argia.eus
INPRIMATU
Disko uzta berria
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a
Eureka Hot 4 taldeak funk, soul, punk eta rock-and-roll estiloak nahastu ditu World Champions diskoan. Sosegua du izena Garikoitz Mendizabal txistulariaren bakarkako bigarren lanak. Disko pertsonala egin du Mendizabalek, batetik; baina bestetik, txistuari buruzko topiko batzuk ezbaian jartzeko asmoa ere badu lanak. Juan Carlos Irizarrek, bere aldetik, The Beatles taldea omendu du The Beatles eta ni diskoan.

Bestalde, 1970eko hamarkadan egin ohi zuen moduan, gitarra hartu eta taula gainera igoko da berriro Jon Enbeita bertsolaria. Aurki hasiko da bakarlari gisa plazaratu duen diskoa aurkezten: Hainbeste, hain gitxi (Lanku). Ekoizpen lanetan Rafa Rueda aritu da, eta Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Ekain Elorza eta Itsaso Etxebeste musikariek ere parte hartu dute diskoan.