argia.eus
INPRIMATU
Artaxoako harresiak 900 urte
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2013ko maiatzaren 06a
Artaxoako harresiak
Artaxoako harresiak

Bederatzi mende pasa dira Artaxoako harresi eremu ikusgarria eraikitzeko lanak amaitu zituztenetik (1109). Lanak 1085ean hasi ziren, Tolosako (Frantzia) Saint Sernin-eko kalonjeen enkarguz.


Jatorrizko hamalau dorreetatik bederatzi daude zutik gaur egun. Gatazka ugari izan ziren Nafarroako gune estrategiko horretan eta, ondorioz, hainbatetan berregin behar izan zituzten harresiak. Gerora egindako berrikuntzen artean, XIII. mendeko San Saturnino eliza eta XIV. mendeko dorre prismatikoa nabarmendu behar dira. Azken aldian berrikuntza lanengatik itxita egon arren, dorre horri bisita egitea merezi du, portada gotiko ederra baitauka kanpoko aldean.


Horrenbestez, mendeurrena aitzakia polita da Erdi Arora txangoa egiteko.