argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a

Josu Landa Susa argitaletxeko kideak HUHEZIn eskainitako hitzaldian esandakoak jaso ditu Berriak: "Noraino baliatu ditugu Internetek eskaintzen dizkigun baliabideak? (...) Non dago literatur produkzioaren %99? (...) Kontserbazionismoak kultur ondarearen biziraupena bultzatu beharrean bahiketa bultzatzen du (...) Interneten baliabideak ez ditugu ondo erabili (...) Beti berandu iritsi gara agerpen kulturaletara, berandu liburugintzara, telebistara, zinemara... Diru falta eta merkatu txikia edukitzea jarri izan dira horren arrazoitzat, baina horiek aitzakiak direla erakutsi du Internetek".