Pinu-kozkorren lorea
Pinuetan pinu-kozkorrak kozkortzen ari dira, iazko adarren muturretan, aurtengo pujen oin berean. Argazkikoa kozkor hori eman duen lorea da, gutxi gehiago, duela hilabete pare batekoa. Lore multzo honek askatzen duen polena da udaberriaren hasiera hartan dena –putzuak, bide-ertzak, autoak...– horiz jantzi zuen hauts hura. Hauts hark lore emeak ernaldu bazituen, hauek kozkorrak, kozkortzen ari diren pinu-kozkorrak, pinaburuak emateko lana hartua du. Sasoi osorako. Emearen lanak.