argia.eus
INPRIMATU
Asier Serrano bide berrietatik
  • Asier Serrano ::Erlojugilea

    Txalaparta

    orrialdeak ::194

    prezioa ::16.15€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Erlojugilea
Mundua gelditu egin da bat-batean. Hara hor Asier Serranoren Erlojugilea nobelak aurkezten digun egoera. Titulutik igartzen denez, erlojugilea da nobelako protagonista: iragan politikoak eta pertsonalak setiatuta bizi da, eta mundua gelditzen denean bakarrik geratuko da, bere moralarekin. Orduan hasiko du bere buruarekin borroka. Gero, ihes egitea pasako zaio burutik. Baina ihesaldi horren zentzua aldatu egingo da neska bat eta gizon bat ezagutzean. Bide berri bati ekin dio Serranok liburu honekin. Errealismotik urrundu eta mundu fantastiko bat sortzea erabaki du, bere kezkak adierazteko. Eta, aditzera eman duenez, nobela honek jarraipena izango du.