Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Berrian esanak: "Alderdi sozialistaren fidagaiztasun batzuk arrazoizkoak izan daitezke, eta besteak sinboloen kulturan dauden estereotipoetan oinarritutako uste faltsuak. Uste dut alderdi sozialistak aukera historiko bat duela euskararen mundu horiek etxeko senti dezaten... Eta deskubritu dezan, esker oneko alderdia dela hori, jendeak estimatzen duena".