Lurrikara Victoria Eugenian

  • Seismoa inguru osoan sentitu zen. Adituen ustez baldintza guztiak eman ziren horretarako: 800 laguneko aforoa, eszenatoki paregabea eta bertsotarako giro ederra. Bat baino gehiago sustoa gorputzean zuela atera zen gertaera jazo zen gunetik.
Ikuskizunak Ritcher eskalan neurtuko bagenitu, joan den larunbatean zazpi graduko lurrikara izan zen Donostian. Victoria Eugenia epizentroa. Aieneak eta ikara garrasiak horren testigu. Izan ere, holako bertso saiorik... Sei lagun pikaro eta hiru musikari aritu ziren erreplika etengabean, entzuleei tripako minak jartzen eta bihotzak hunkitzen. 90 urte ospatzeko 90 minutu urrezko.

Lehen astinaldia

Atzera begiratzea izan zen lehenengo. Argia astekariko azal bana jarri eta titularra berregitea egokitu zitzaien bertsolariei, hasi Aita Santua azaldu zen lehen aletik –ai! nola aldatu diren gauzak...– eta bukatu ezkerrei buruzko portadarekin. Payak sugeritu zuen ezkerrentzako aldizkaria kaleratzea –kontuan izango dugu, Paya–.

Egañari, barkatu, Patxi Lopezi, deabru txiki batzuk sortu zitzaizkion gorputzaren bueltan. Arzallusek, Colinak eta Alberdik ongi erakutsi zuten Argiako orriotan hartutako eskarmentua: Zer moduz ari zera / euskara ikasten? Galdetu zion aurrenak lehendakariari; Kondoirik jazten al dezu / Basagoitirekin?, bigarrenak; Ezagutzen al dezu / Andoni Egaña? hirugarrenak. Hara Lopezen erantzuna: Ez daukat kulturarik / hortako adina.

Eta seismoa handitzen. Eñaut Agirre kantariak, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta, Argiako atzoko eta gaurko bertso jarriak berreskuratu zituen, gertaera zirraragarriak gomutatuz eta hausnarketarako bide eginez. Erritmo, melodia eta letren koktel paregabea, swing eta guzti.

Bigarren astinaldia: Uztapideren piztuera

“Zarauzko Antonio bat” badela txapelen errekorra kendu diona-eta, Uztapide desafioka etorri zitzaion, behinola Argiako beste bertso saio batean galdutako ahotsa Amets Arzallusen zintzurrarekin berreskuraturik. Ahotsa galdu zuenean orduko gazteak poztu ote ziren galdetu zion Egañak balkoi batetik maisu handiari, eta honek bestetik erantzun oraingoak ere poztuko liratekeela berari infartu batek emanez gero. Victoria Eugenia dardarka.

Colina eta Alberdi Muruarekin ligatzera bidali zituen Estitxu Eizagirre gai-jartzaileak: Estitxu ez al daukazu / holako gai gehio? bukatu zuen esaten Muruak, bere bi lagunen seduzitzeko manerak ikusita. Bat batean, argia joan eta publikotik garrasi lazgarria entzun zen, lurrikarak intentsitate handienez astindu zuen Victoria Eugenia orduan. Xabier Paya, barkatu, Sherlock Holmes, eta Andoni Egaña, barkatu, Watson, krimena ikertzera joan ziren eserlekuetara. Jendea interrogatu eta katxeatu ere egin zuen detektibe pareak, baina ezer garbirik atera ez, Payak agintzen zuela baino: Utzi niri aurrerago / jefe bat eginda nago... zioen gure Holmesek.

Holaxe bukatu zen Argiaren 90. urteurrena ospatzeko bertso saioa, publikoaren txalo zaparrada eta bertsolarien agurrarekin. Komunitate txikia, zapaltzen dugun lurra astintzeko kapaz. Uxue Alberdik arrazoi:

Argia hemen bertan daukagu
eta zertan joan harago
nuklearrikan ez degu behar
energia hemen dago.

Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude