Zertaz ari garen Europaz ari garenean

Harkaitz Cano
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Altzairua, ikatza, Eurovision, Interrail, Champions League. Bada haratago Europarik?
 
Bost ezaugarri nagusi atxikitzen dizkio Europari George Steiner pentsalariak The idea of Europe hitzaldian: sistema filosofiko berriez eztabaidatu eta konspiratzeko jendez betetako kafetxeen ugaritasuna; oinezkoen pausajerako egokia den paisaia; AEBetan ez bezala, iraganeko pentsalari, artista eta zientzialarien izenekin kaleak bataiatzeko joera; Jerusalem eta Atenasen nahasketatik –fedearen eta arrazoiaren gurutzaketatik– sortu izana; eta, azkenik, bere destino tragiko finituaren kontzientzia –europarrek ez bezala, iparamerikarrek ez lukete euren larruan nozitu dituzten memento mori bakanak liseritzeko dolu gaitasunik: irailaren 11 horren lekuko–.

Lehen ezaugarriari dagokionez –kafetxe borborkariak–, Mario Vargas Llosak berak enmendatzen dio gaztelaniazko edizioaren hitzaurrean (La idea de Europa, Siruela 2004): “Europa anglosaxoniarrean apenas den kafetxerik, eta pub edota tabernek ez dute itzal intelektualik; jan-edanerako dira, mintzatu, irakurri eta pentsatzeko tokiak baino gehiago”. Erantsi beharra dago zenbat ugaritu diren gure artean azken urteotan frankizia sasi-irlandarrak? Molly Malonenean ez dut aspaldi Oscar Wilden gaineko eztabaidarik entzun, eta nostalgiaz irakurri ditut Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelan arnarkistak elkartzen diren XIX. mende amaierako taska donostiar iluneko pasarte ederrak.
 
Biga: Espainiako Gobernuak dirua eskaintzen du autoak eros ditzagun. Krisiaren kontrako neurrien konstelazioan artizarraren gisan saltzen digutenean ideia distirant hau, ez dirudi George Steinerren oinezko Europaren ideiaren alde ari direnik batere (2-0...).
 
Ikustagun hirugarrena: kaleak adina pentsalari eta zientzialari garrantzitsu izatea. Honek bai, logika ikaragarria du: hirigintzak gurean izan duen motor ekonomiko funtzioa erabat justifikatuko luke, hainbeste pentsalari goren izanik, ditugun kaleak eskas baitira haientzat. Aldiz, AEBetan doktorego tesia egiten duten ikasle europarren %70etik gora ez da gero Europara itzultzen. Dena ezin: garunak edo adreiluak, aukeratu egin behar. Inpresioa, XX. mendean Europak izan duen bokazioetako bat ez ote den izan aldegiteko abiapuntuarena. Ihes lerroak hasten ziren lekua, Europa: Max Frischek Atlantikoa zeharkatzen zuelarik, xakera jolasten zuen ontziko kubiertan, eta Europa versus Amerika ziren han xakean. Distantziak ezabatu dira, eta hori ongi dago, baina perspektibak ez ote dira ezabatu distantziekin batera?

Laugarrena: fedearen eta arrazoiaren nahasketa ei gara. Ados, baina zein proportziotan? Nago fedeak hiru laurdenak hartzen dizkigula eta arrazoiak laurden bat apenas. Fedea zeri diogun jakin behar orain: alderdiari, estatu(tu)ari, fedeari, federik ezari? Badiozu federik Europari, irakurle? Hunkitu al zaitu inoiz? 4 hilabete, 3 aste, 2 egun film errumaniarra ikusi nuen egunean harrotu nintzen neu azkenekoz Errumanian jaio izanaz –barka, Europan jaio izanaz–.
 
Azkena: patu tragikoaren onarpena. Hauteskunde europarretara aurkezten diren hautagai bozkatuenek apenas begiratzen dute atzera, ezpada euren birraitonek euskara debekatu izanaz harrotzeko. Iritsi berriek zokoratu duten Europako zatira, historia beltzez blai dagoen literaturara, Kunderarengana, Cioran errumaniarrarengana edo Stephen Vizinczey hungariarrarengana joan beharra daukat desengainuaren argitasun kritikoaren printzaren bat atzemateko. Eta literatura balitz Europaren azken lubakia?

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude