argia.eus
INPRIMATU
Mutrikun egingo da Spraikada”09
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
Spraikada Euskal Herriko graffiti lehiaketarako izen ematea ekainaren 30ean amaituko da. Baldintzak: 16 urtetik gora izatea eta zirriborroko testua euskaraz izatea. Parte-hartzaile guztien artean hamar finalista aukeratuko dituzte eta uztailaren 18an publikoaren aurrean marraztu beharko dituzte euren graffitiak. Mutrikuko herriaren 800. urteurren programan sartu dute Spraikada'09, ospakizunetan gazteak ere inplikatu asmoz [www.spraikada.com].