argia.eus
INPRIMATU
Ezkerrarekin, konplexurik gabe
  • Garbine Ubeda ::Mila ezker

    Susa

    orrialdeak ::85

    prezioa ::13.30€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Mila ezker
Ezkerra izateari buruz idatzi du Garbine Ubeda Goikoetxeak Mila ezker saiakera. Gehiengoa eskuina den munduan, ezkerrek eragozpen ugari izaten dituztela jakina da, baina zailtasun horietaz jardun beharrean, ezkertasunaz libre jardun nahi izan du Ubedak. Beraz, liburu honetan irakurleak ez du auto-laguntzako aholkurik aurkituko, bai ordea gizakiaren albotasunerako joerari buruzko gogoeta, munduaren asimetriari buruzkoa eta eskuinaren eta ezkerraren arteko osagarritasunari buruzkoa ere.