argia.eus
INPRIMATU
Maitasunak baditu milaka aurpegi
  • Agustín Fernández Paz (Itzul.: Uxue Alberdi) ::Maitasuna da geratzen den bakarra

    Elkar

    orrialdeak ::162

    prezioa ::17.85€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Maitasuna da geratzen den bakarra
Joy Divisionen kanta ezagun batek esaten zuen maitasunak urratuko gaituela; kontrakoa esatera dator Agustín Fernández Paz-en Maitasuna da geratzen den bakarra ipuin-bilduma, Uxue Alberdik euskaratu berri duena. Amodioa baita liburuaren erdigunea: pertsonaiak maitemindu egiten dira, eta sentimendu horren eraginpean zer egiteko gai diren erakusten dute. Baina, beharbada ez dago Fernández Paz hain urruti aipatzen genuen kantatik, liburuan desamodioa ere ezagutuko baitute protagonistek. Maitasuna, azken finean, bere aldaera guztietan. Paulo Auladell-en ilustrazioz jantzia dator Elkarrek prestatu duen edizioa.