argia.eus
INPRIMATU
Lehen aldiz detektatu da pulsar baten transformazioa
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko ekainaren 03a
Pulsarra adierazten duen marrazkia.
Pulsarra adierazten duen marrazkia.
Virginiako (AEB) Robert C. Byrd teleskopioari esker, Anne Archibald ikerlariaren taldeak pulsar baten transformazioa detektatu du, lehen aldiz historian.

Supernoben leherketen ondorioz sortzen diren neutroizko izarrak dira pulsarrak. Beren buruaren inguruan bira egiten dute, itsasargi baten modura, eta irrati-uhinak emititzen dituzte. Pulsar gehienek poliki biratzen dute, segundoko hamar bira eginez gutxi gorabehera; euren eremu magnetikoak mugimendu hori balaztatzen du, geldiarazi arte, eta ondorioz hil egiten dira. Aldiz, badira azkar, hots, segundoko 100 aldiz edo gehiago, biratzen duten gutxi batzuk. Horiek ia hilezkorrak direla esan daiteke.
Pulsar motel gutxi batzuk birziklatu eta pulsar azkar bihurtzen dira. Hori gertatzeko oso hurbil dauden bi pulsar zahar behar omen dira, non batak bestearen masa bereganatzen duen.

Hain zuzen, gertaera hori da detektatu dena, eta oraingoz bitxikeria hutsa baldin badirudi ere, unibertsoa hobeto ezagutzen lagunduko digun aurkikuntza garrantzitsua dela uste dute ikerlariek.