Kongresoa, zatiketa egiaztatzeko unea

Iñaki Galdos
Iñaki GaldosImanol Otegi / Argazki Press
Europako Legebiltzarrak zertarako demontre balioko ote du? Eta bistan da erantzunak oso desberdinak direla indar politiko bakoitzarentzako, eta hainbat arrazoirengatik bada ere, denek egon nahi dute herritarrek hautatu baina hauengandik horren urrun dagoen erakundean. Europako Batasuneko Kontseilua bera ere gertuago sentitzen dute herritarrek, besterik ez bada beren herrialdeko gobernuko agintariak direlako eta etxeko telebistan jardunean ikusi egiten dituztelako.

Europako Legebiltzarra ez da ikusten, baina nozitu bai, gero eta gehiago gainera. Baina gaitza da herritarrak hortaz ohartaraztea, parte hartze txikiak argi erakutsiko duen legez. Zerbait egiten dela adierazteko kanpainetan dirua xahutzea baino neurri eraginkorragoak beharko dira herritarrengan bestelako sentipenak ernarazteko. Parlamentu honek ez du ez gobernurik hautatzen ezta Europako Batasunaren etorkizuna bideratzen, eta hori zama handiegia da herritarrek gertuko zerbait moduan senti dezaten. Urruti eta hotz, luzaroan jarraituko du horrela Europako Legebiltzarrak.

Han ahotsik izatea, alabaina, garrantzitsua da ia guztientzat. Ikusi 2006ko euskal gatazkaren negoziazio prozesuan Legebiltzar honek izan zuen garrantzia; edo Europako estatu gabeko herriei jartzen dien bozgorailua; edo erregioen egituratze berrietan herri zatikatuek dituzten zirrikituak; edo 65 orduko lan asteari –Komisioaren proposamena– ateak ixteko izandako garrantzia edo... Arnaldo Otegik adierazi moduan, udazkenetik aurrera indar soberanisten metaketa lanerako baliatzeko.

Soberanisten metaketa hori da EAren barrunbetan arazo iturri nagusienetakoa uneotan, azaleratzen ari dena bederen, bere bi sektore nagusien arteko ezin ikusiak hori baino sakonagoak eta zaharragoak baitira. 1986ko EAJren zatiketa berri hartan sozialdemokrazia ezaugarri nagusietako gisa agertu zenetik, esate batera, gaitza zen ulertzea nola konponduko ziren kabi hartan Bultzagilleetakoak. Zatiketa gauzatua dago jada, eta 20 eta 21eko Kongresuak hori baieztatu besterik ez du egingo.

Eta zatiketa guztietan bezala, orain siglekin, karguekin eta ondasunekin zer gertatzen den ikusi beharko da. Badakit oraindik kongresuaren atarian hala idaztea mingarria izan daitekeela EAko kide askorentzat, baina zuzendaritzak eta Gipuzkoako sektore kritikoek adierazten dutena ikusita, ez dago beste ondorioetarako lekurik. Are gehiago sektore bateko zein bestekoak blogetan erakusten ari diren jarrera ikusita.

Pello Urizar arrasatearra izango da seguruenik idazkari nagusi berria eta hala bada, edozeren aurretik bere ausardia da azpimarratu beharko dena, lehen urratsean bederen zatiketa kudeatu beharko duelako.

Ez dago zalantza handirik Iñaki Galdosek gidatzen duen EAko zatiaren etorkizunaz, lehenago edo geroago bere lekua EAJn dago, korronte antolatu gisa edo nahi den bezala, baina jeltzaleen orbitan. Egungo zuzendaritzaren EAren etorkizuna ere oso zalantzazkoa da, eta neurri handian bera ere eraikitzen ari den bloke soberanista horren arrakastari lotua dago.

Badirudi, hala ere, alderdiei dagokionez bloke horri buruzko oso ikuspegi desberdinak aurreikusten direla. EAJk bere aurkako ekimen gisa ikusten du –ETAko Argi eta Gauekok ere hori irudikatzen zuten beren elkarrizketan–; beste abertzale batzuk ETAren borroka armatuaren lurreratze pista gisa; Patxi Zabaletak iragan igandean Deian adierazitakoaren arabera, “indar politikoak soilik erabakitze eskubidearen inguruan biltzea ez da proposamen politikoki funtzionala”; Arnaldo Otegik, aldiz, udazkenetik aurrera jardunean arituko den erreferentzia politiko gisa dakusa polo hori... Argi dago, egitura batzuetako makineriak abiada hartzen ari dira jada eta uda honetan badirudi asko hitz egingo dela soberanismoari buruz. Are gehiago Iniziatiba Internazionalistak hauteskundeetan emaitza txukunak lortzen baditu.

Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude