argia.eus
INPRIMATU
EITBren kate digitalak Ipar Euskal Herrian
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a
EITB-k eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), euskarazko telebista eta irrati kate digitalak –ETB1, ETB3, Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea– Ipar Euskal Herrian jasotzeko akordioa sinatu dute. Itzalaldi analogikoa gertatu baino lehen, beharrezko egitura teknikoa prest izatea dute helburu bi aldeek.