Historian oinarritzen diren bideojokoen artean Erromatar Inperioaren eta Bigarren Mundu Gerraren ingurukoak dira nagusi. Bada, oraintsu argitaratu diren bi jokok XVIII. eta XIX. mendeko Europako gatazkak dituzte oinarri.
Empire: Total War jokoak XVIII. mendeko gerrak biltzen ditu, baina elementu militarrez gain, politika, diplomazia eta ekonomia ere kontuan hartzen ditu.
Commander: Napoleon at war jokoa, aldiz, Napoleonen kanpaina militarrei buruzkoa da. Joko horretan, gatazken baldintzak benetako datu historikoetan oinarrituta daude.