argia.eus
INPRIMATU
Midas bilkuran krisiaz
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
midasek, Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkarteak, urteko batzarra egin berri du Bartzelonan. Egunkari bat gutxiago izan da bilkuran, Belfasteko desagertu baita. Berriak urtero bezala parte hartu du. Internet eta papera izan dituzte gaitzat, bereziki horien garapena, krisia kontuan hartuta. Bestalde, Midas saria jaso du Salvador Cardus soziologo, kazetari eta irakasleak katalanezko hedabideak sustatzen egindako lanagatik. Lituanian polonieraz argitaratzen den Kurier Wilénski egunkaria prest agertu da datorren urteko bilkura antolatzeko.