Euskal Herriko kaleetan sustraitutako heavya

  • Mendeku itsua ::Indarrak batuz

    Ortots

    iraupena ::61´44´´

    prezioa ::8€

Ortots Gipuzkoako ekimen independenteari esker ezagutu ditugu Usurbilgo laukoteak kaleratutako lanak; honako hau bigarrena. Gazte hauek ondo dakite zer nahi duten eta iraganeko Euskal Herriko beste talde batzuk gogora ekarri arren, ziurtasunez egiten dute aurrera. Oso ondo landutako heavya da, melodia handikoa, askotan erritmo bizi-bizia hartzen duena eta tarteka speed metal delakoarengandik oso hurbil dagoena, baita thrashetik ere. Bestalde, topikoak topiko balada bat ere badute. Beste guztiaren artean, gitarra melodiak nabarmenduko nituzke, irudimen handikoak direlako eta rock-and-roll zein rock urbanoaren marrazkiak ere egiten dituztelako. Hitzei dagokionez, oso kritikoak dira eta aurpegira jaurtitzen dizute torturaren, eskuinekoen eta errauskailuak egin nahi dituztenenganako duten amorrua.
"Musikaren mundua zabala da, eta ez duzu burua itxi behar, ez talde, ez estiloetara"

“Izan daitezen aske gure kantuok zuengana heldu arte”. Bitartekariak soberan daude?


Ez, bitartekariak beharrezkoak dira produkzio eta banaketa onak egiteko, arazoa musikaren edo kanten aurretik interesak eta diru gosea jartzen dituztenengan dago: hainbat diskoetxe, SGAE eta abarren iruzurra begi bistan dago. Guk gure kantuak kontsumo librerako plazaratzen ditugu, gure nahia, ametsa, jendearengana heltzea delako, ez gehiago ez gutxiago.

Mendekuak itsuak izan ohi dira edo planifikatutakoak? Eta zein izango da zuen mendekua?


Denetik egon ohi da, baina beti du itsu puntu bat, kar, kar, kar! Gurea jotzen dugun edonon kontzerturik onenak ematen saiatzea izango da, nahi duenak eta nahi ez duenak ere entzun gaitzan! Belarriak zulatzeraino!

Heavy taldeen artean ohikoa ez bada ere, zuek errealitate gordinak ateratzen dituzue azalera...


Abestiak egiterakoan, bizi duzunak bideratzen zaitu, eta inguruko arazo eta kezkak plazaratzen ditugu. Musika beti izan da ideiak zabaltzeko bide eraginkorra, ezta?

 


Rock-and-roll eta rock urbanoaren ukitua daukate gitarren melodiek...


Musika maite dugu, eta ez dugu beste estiloak ukitzeko beldurrik, atsegin badugu, ez dago arazorik, rocka, punka edo beste edozer dela ere.

Itzalek asko kezkatzen zaituzte?


Ez gehiegi, gautxoriak gara... kar, kar. Denok dugu itzal baten beharra, babesten gaituena. Bestalde, maitasunaren inguruko kezketan, itzalik beltzenaren beldur izaten gara beti, nork ez du beldur hori sentitu?

Su Ta Gar Biblia dira zuentzat, ezta?


Su Ta Gar dudarik gabe, beste talde askoren artean gure gaztaroak argitu dituen euskal taldea izan da, erreferente bat. Hamabost urte edo genituela bete-betean harrapatu gintuen beraien musikaren indarrak. Dena den, ez dago Bibliarik, musikaren mundua zabala da eta ez duzu burua itxi behar, ez talde, ez estiloetara.

Azkenak
2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-12-04 | Julene Flamarique
Autonomo faltsuen lan eredua aldatuko duela esan du Glovok, jabea epaitua izan baino egun bat lehenago

Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]


2024-12-04 | Leire Artola Arin
Kapitalismo berdearen izenean, lurraren defendatzaileak kriminalizatuta

2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]


Teknologia
Mundu digital bortitza

Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]


Materialismo histerikoa
Beteta

Bata bestea irentsiz gordetako azken galtzerdi parearen ondoren, ezin izan nuen kaxoia itxi. Horrela zegoen, gaizki itxita, bi astez jada, pijamena (pijamen tiraderan, oparitutako hiru izan ezik, ez dago pijamarik; “etxerako” kamiseta eta galtzaz beteta dago). Atera... [+]


2024-12-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Sir

Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]


Euskara mailu bat da

Neronek esan nezake, baina Macronek esan zuen. Frantses nazioa zatitzeko tresnak omen dira frantsesa estatu hizkuntza bilakatu baino lehenagotik ere exagonoan baziren hizkuntza horiek. Aitortu ordez Frantziak hizkuntza horietako hiztunak azpiratu, uniformizatu eta asimilatu egin... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


2024-12-04 | Karmelo Landa
Durangok dakarrena

Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]


Cristina Osés. Euskararen demokratizaziorantz
“Jakin nahi dut nola deseraiki daitekeen euskararen aurreko indiferentzia”

2022an egin nuen topo Cristinarekin lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan proiektuaren baitan. Nafarroa Garaiko errealitate soziopolitikoaren ordezkari-edo ginen zortzi gazte elkartu eta batzen eta bereizten gaituzten aferez... [+]


Eguneraketa berriak daude