Gaur eskolan ikasi, bihar lantokian erabili

  • Lapurdiko zenbait herriko etxetako eta bestelako administraziotako langileak euskara ikasten ari dira. Ikasleak zein irakasleak gustura dira: gaur ikasitakoa bihar lantokian praktikan jartzen dute. Emaitza azkarrek kuraia ematen dute.
Uztaritzeko ikasleak
Asteroko saioan, Uztaritzen, kafe orduan harrapatu genituen ikasleak. Ezkerretik eskuinera: Dani Ormaechea, Yannick Odeau, Guy Copentipy (irakaslea), Chantal Pujol, Patricia Bétachet eta Amaia Beyrie (AEKn koordinatzaile). Argia
Chantal Pujol Uztaritzeko Herriko Etxeko langilea da, Oportegiko zuzendaria. Haurrak errezibitzen dituzte oporretan eta asteazkenetan. Umea zela bazekien euskara. Gazte zela galdu zuen eta AEKn hasi zen. Orain herriko etxearen bidez euskara hobetu nahian dabil. Mintzatzeko moldatzen da, baina idazteko zailtasunak ditu: “Ikasi dut gutunak egiten, menuak itzultzen... baina idaztea beti da zaila”. Euskaraz alfabetatu gabeko belaunaldia izaki.

Patricia Bétachet, Pujolen gisa, euskaraz mintzo zen haurra zela. Gero ahantzi zuen eta Lizeoan segi zion. Bigarren urtea da Uztaritzeko Herriko Etxearen bidez euskara eskolak hartzen ari dela. Uztaritzeko liburutegian egiten du lan. Euskara maila ona izateko beharra sentitzen zuen, etxean haurrak dituelako eta lanean ere haurrekin ari delako. Galdetu diogu ea gustura dabilen eskolak hartzen: “Biziki untsa, plazer handi batekin etortzen naiz. Zaila idatzizkoa, nire problema handiena”. Bétachetek lau urtez ikasteko aukera du, ez badu lantokiko egoerak bestelakorik eskatzen. Liburutegian hiru langile dira eta beste batek ere nahi du euskara ikasi. Beharbada lau urte egin baino lehen emango dio lekukoa Bétachetek lankideari.

Dani Ormaechea Ainhoako Ondare Etxean ari da lanean. Duela bi hilabete hasi zen eskolak hartzen. Ahoz zein idatziz moldatu nahi du hobekiago. Nafarroako eta Gipuzkoako jendearekin lan harremanak ditu; besteak beste Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Donostiako kideekin mintzatzen da euskaraz. Etxeko euskara dauka eta orain eskolan ikasitakoarekin hobeto moldatzen da elkar ulertzeko: “Orain lehen ikasitakoak beste modu batean eman behar dira, interesgarria da gimnastika hori egitea”.

Yannick Odeau Frantzia erdialdekoa da. Senpereko Herriko Etxean haur eta gazteen hezkuntza zerbitzua kudeatzen du. Orain dela zazpi urte hasi zen euskara ikasten. Kolore askotako euskara egiten du, Lapurdin ikasi baitu, eta baita Lesakan eta Etxarri-Aranatzen ere (Nafarroa) eta Foruan (Bizkaia) eta Lazkaon (Gipuzkoa). Euskara ikasteko egitasmoaren berri izan eta berak galdetu zuen herriko etxean ea has zitekeen eskolak hartzen. Baiezkoa jaso zuen. Orain dela bi hilabete hasi da astero hiru orenez. Haurrentzat egiten du lan Senpereko Herriko Etxean eta mintzatzeko zein idazteko nahi du euskara ikasi. Hiru ikaskideek esandako bera aipatu du: “Zaila da, idazteko”.

Guy Copentipyk, irakasleak, esan digu lau ikasle ez baizik eta zortzi dituela. Argazkiko egunean erdiek piper egin arren ohikoena astero sei bat egotea da.

Aurten 81 ikasle

Herriko etxeetako idazkariak dira, opor garaian haurrak errezibitzen dituztenak, kirol hezitzaileak, liburuzainak... Administrazioko langileei galdetu egin zaie ea euskara ikasi nahi duten lanean moldatu ahal izateko. Deigarria izan da Baionako erantzuna: 200 langilek eskatu zuten euskara ikasteko aukera. Ez dira denak batera euskara ikasten hasi, jakina. Aurten 30 ari dira eskolak hartzen.

Ahaleginak eta bi egin zituen urtetan Euskal Konfederazioak herriko etxeetan langileek euskara ikasteko aukera izan zezaten. Hitzarmenak 2003-2004an hasi ziren. Behin abiada hartuta Euskal Konfederazioak lekukoa pasa zion Euskararen Erakunde Publikoari. Baliabidez Konfederazioa baino dezente hobeto hornituta, egitasmoa azkartu zuen erakundeak. 81 ikasle ari dira orain irakaskuntza berezituan eta hiru-lau urteren bueltan zerbitzua osoki euskaraz eskaintzeko gai izango direla esan digu Amaia Beyriek, AEK-ko xede arloko koordinatzaileak. Gaur egun euskara eskola berezitu horiek guztiak AEK-k ematen ditu.

Gaur ikasi, bihar erabili

Ikasle guztiak ez dira euskararik gabeak. Proiektuaren asmoa da langile bakoitzak bere lanposturako gaitasun profesionala lortzea. Batzuk zerotik hasi dira eta dena dute ikasteko. Beste batzuek haur garaiko euskara dute, herdoildua, eta orain askatzen ari dira. Beste batzuk berriz euskaraz ederki mintzo dira, baina alfabetatu gabeak dira. Idatzia zaila egiten zaie, lau ikasleek argi adierazi digute. Aldiz, lanean etengabe ari beharra dute gutunak, afixak, egitarauak eta dena delakoak frantsesetik euskarara ekartzen. Beyriek ikasleen artean euskara jakin eta erabiltzeaz lotsa direnak ere badirela esan digu. Nagusiek langileei ez die eskatu euskaraz egiteko, herriko etxeetara edo bestelako administrazio guneetara jo duen euskaldun askok ere frantsesez egin du leihatilan. Hala dio Beyriek: “Traumatismoa da euskararena, euskara haurrentzat, lagunentzat eta etxerako dugu askotan. Frantsesa da gauza serioetarako, lanerako alegia. Orain galdegin zaie ea ikasi nahi duten, auzapezak baimena eman die euskara ikasteko, batzuetan eskatu egin die euskara ikasteko. Orain balorizatua sentitzen dute euren burua”. Langilea baloratua sentitzen da, eta baita leihatilara doan euskalduna ere. Euskara tokiz kanpo zegoelakoan frantsesez ari ziren leihatilaren bi aldeetan, orain lasaiago mintzo dira euskaraz.

Amaiak, mintzatu garen tartean, bi ideia nagusi azpimarratu ditu. Batetik, egindako lanaren emaitza agerikoa eta momentukoa dela. Langileei egunerokoan zein behar dituzten galdetzen zaie eta horiexek irakasten zaizkie asteroko hiru orenez, hau da, hitzorduak ematen, telefonoa hartzen, gutunak idazten edo abisuak ematen. Ikasi eta praktikan jarri, dena bat. Bestetik, Beyriek nabarmendu du batzuk aitzindari izan direla eta orain “kutsatzea” egokitzen dela. Herri bateko eta besteko ikasleak elkar ezagutzen hasi dira, euskaldunek elkar “atzeman” dute. Ikasle kopurua emendatu eta erabilera azkartuko da.
Hori da bederen, irakasleen zein ikasleen esperantza.

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude