argia.eus
INPRIMATU
Antartikako izotza urtzean zenbat igoko da itsas maila?
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko maiatzaren 27a
Antartika
Antartikaren mendebaldean dago 2.000 kilometro inguruko luzera duen Filchner-Ronne harrizko plataforma; bertan, izotzak 2.500 metroko sakonera du. Berotegi-efektuaren eraginez izotz-plataforma hori eta antzekoak urtzen ari dira une honetan, eta horrek itsas mailaren hazkundeari buruzko hipotesi ugari eragin ditu zientzialarien artean.

Orain arte egindako azterketa gehienek 5-7 metro bitarteko igoera aurreikusten dute, baina Bristol Unibertsitateko (Erresuma Batua) Jonathan Bamber-en lan-taldeak Science aldizkarian argitara eman duen artikuluan, itsasoaren batez besteko igoera 3,3 metrokoa izango dela diote. Ur metaketarik handiena Ipar Amerikan eta Ozeano Indiarrean gertatuko litzateke, batez ere Lurraren biraketa-ardatza aldatu egingo litzatekeelako izotza urtzearen ondorioz.