argia.eus
INPRIMATU
Zientziaren itzalak pertsonaren forma du
  • Joseba Etxeberria ::Zientziaren akatsak

    Unai Mtz. Lizardui

    orrialdeak ::272

    prezioa ::22€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
Liburu honen helburua ez da zientziaren kontra jartzea. Ez dute horretarako idatzi Joseba Etxeberriak eta Unai Martinez Lizarduik. Zientziaren akatsak lanak erakutsi nahi duena da, zientziak, beste giza-eraikuntza askok bezala, pertsonen itzala duela. Horretarako zientziaren historiako pasarte ugari hartu dute kontuan liburuaren egileek, hasi Giordano Bruno eta Galileo Galileiren prozesuetatik, Euklidesetik pasa eta Lamarckeraino iritsiz. Bidaia horretan zientziaren botereaz gogoeta egiteko gonbita luzatzen zaigu, zeharkatuz zenbait eremu ilun, eztabaida franko, bihurrikeria bat edo beste, eta hainbat ikuspuntu ideologiko.