XXI. mendeko zalduntza liburuen Kixotea

Valentziako Arte eta Zientziaren Hirian dagoen Foucault-en pendulua.
Valentziako Arte eta Zientziaren Hirian dagoen Foucault-en pendulua.
Il pendolo di Foucault. Umberto Eco.
(Bompiani 1988).


El Quijote, literaturaren historiako eleberririk ezagunena –bat nator onena ere badela diotenekin–, zalduntza liburuez barre egiteko ondu zuen Cervantesen eskumako eskuak. Nago, ez ote zioten ezkerrekoa, Lepantoko guduan galdu zuena, Umberto Ecoren arbasoren bati txertatuko. Orain gutxi Ecoren Foucault-en pendulua berrirakurtzeak eragin zidan arestiko hausnarketa bitxia. Jakina, testuingurua asko aldatu da lehen aldiz irakurri nuenetik hona; orduko hartan salbu ginen, artean, Dan Brown-ez, Da Vinciren kodeez eta ondoren zabaldutako tenplario eta Maria Magdalenazaleen epidemiaz. Oraingo honetan, aldiz, ezin konparazioa saihestu.

Liburu-dendetako apalategi onenetatik espioitza eta suspensea bota dituen genero berria –konspirazio erlijioso-historikoa esango diot, izen hoberik ezean–, irakurzaletasunaren zifrak zertxobait puztu eta literaturaren kalitatearenak zeharo hondoratu dituen genero horixe, sortu aurretik zegoen barregarri gelditzera kondenatuta, Foucault-en pendulua-ri esker hain zuzen. Ecoren eleberriko hiru protagonistek, hasieran jolas modura, tenplarioek zazpi mende lehenago ehundutako konspirazio kosmiko bat asmatzen dute, baina azkenerako sinetsi egiten dute sortutako fikzioa. Kito. Genero osoa agortu zuen Foucault-en pendulua-k, generoa jaio aurretik. Eta hala eta guzti jaio egin zen, besteak beste diru asko ematen duelako. Baina haien burbuila ere hustuz doa gutxika, eta plazer da orain, patxada pixka batekin, Ecoren maisulana berreskuratzea. Gaurko begiz irakurrita, tenplario eta enparauen nobelen parodia bikaina suertatzen da. Kixotea zalduntza liburuena izan zen bezala.

Ohar bat, badaezpada lerro hauek liburua irakurtzeko grina piztu dizuen: Ecok oso ondo idazten du, baina bidesaria ordainaraziko dizu. Arrosaren izena-n, esaterako, sekulako eleberria eskaintzen du aldiro lau orrialdeko deskripzio astunak jasatearen truke. Foucault-en pendulua-n, batez ere lehenengo kapitulua da irensteko oso latza. Kulturaz jantziegia. Agian Ecok ez du edozein irakurle nahi.

Azkenak
Zedarriak taldea eta bere interesak armagintzaren lobby gisa

Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]


Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Eguneraketa berriak daude