Poesia Lopez

Angel Erro
Josu Santesteban
Patxi Lopezek –barkatu itzulingururik gabe hasteagatik– Euskal Letren Urrezko Aroa (ELUA) ekarriko du, dudarik ez, bere legealdian. Bi egunetan egin du gure poesiaren alde EAJko lehendakariek hogeita hamar urtetan baino gehiago. Jeltzaleek, sare industrialean kezkatuago, ezingo lukete “berea” den poetaren izenik aipatu, Lizardi edo Lauaxetaren ondorengorik ez behintzat; sozialistek, berriz, ezustean –ordura arte inork ez bailieke horrelako jaidurarik susmatuko–, gaur egungo literatur sentsibilitate guztien espresioak bereganatu eta aldarrikatu dituzte.

Baina nabarmena da Patxi Lopezek aukeratutako bidea laburra dela. Olerkarien hitzak erdizka aipatu behar izan ditu orain arte, horrek gainera ekarri dizkion kritika aho bikoekin (Sarrionandiaren poeman, euskal presoen itzulera isildu; Szymborskarenean, “zuhurtzia” hitza kendu eta “bakea” esan, bere mezua borobiltzeko; Uriberenean, erbesterako eta etsipenerako deiak inausi...). Horrexegatik, eta gaizkiulertu larriagoak saiheste aldera, nago EAEn hartu beharreko sistema Erresuma Batuko Erret Poetarena litzatekeela.

Karlos II.ak John Dryden lehen poet laureate izendatu zuenetik, Erresuma Batuan beti egon da poeta bat Errege-Familiaren gertaera nagusiei buruzko konposizioak burutzeko ardura bete duena. Izendapena, gaur egun, ez da hil artekoa, hamar urterakoa baizik, eta kargua ohorezkoa da gehienbat. Egun hauexetan hautatu dute lehen erret poeta emakumezkoa, Carol Ann Duffy eskoziarra, 6.000 libera eta 600 botila xerez ardo kobratuko dituena. Hau karga gozoa William printzearen panegirikoa idatzi beharra, ekainaren 21erako, beraren hogeita zazpigarren urtebetetzean!

Nik uste dut –eta batek pentsa lezakeen baino serioagotan ari naiz– gurean ere berdin egin genezakeela: hainbat urterako lizitazio bat esleitu, Eusko Jaurlaritza berriaren ekintza instituzional eta emozional guztiak ospatzeko eta goratzeko. Esaterako, “Patxi Lopez jaunak Agintaldiko Lehen Ebaspena sinatu zuenekoa Ajuria Eneako akazia baten itzalean”, “Lehendakariak Etorkizunari begira itxaropentsu”....

Inork gutxik ukatzen du poesiaren etorkizun beltza. Isiltasunaren poesia, puruaren puruaz hutsala, edo narratibotasunerako joera suizidak entseatu dira, guztiarekin ere poesian interesik ez duen herritar irakurlearen etxeko ateraino hurbiltzeko saio, agidanez, alferrikakoan –eta hau ez da saldukeria?–. Egoera honi buelta emateko modua poesiak galdu duen eta inoiz galdu behar ez lukeen papera berreskuratzea litzateke. Poesiaren historian sorkuntzaren motor nagusia, bekaizkeriarekin batera, horixe izan baita: balakua eta honek ekar lezakeen etekina –haragizkoa, jasotzailea lagun maitatua bada; edo diruzkoa, mezenas baten kasuan–, artearen gurpilak aurrera –edo gora– egin zezan ahalbidetzen baitzuen. Eta azkenean poeta benetan onak –urreak sutan legez– horretan frogatzen du bere burua hobekien, errealitate grisak emandako harietatik ehun baliotsu bat sortuta, demagogiaren –edo topikoen– mugaraino arriskatuz eta bizirik atereaz, zeren benetan merezi duen lanak biziraunen du, sorrarazi duen zirkunstantzietatik aske.

Eta, berriz diot, aginteak, gorteko poeta balu, sortzaile bere-kasako, erostezin –edo garestiago erosgarri– eta are errebeldeen olerkietara jo eta perbertitu behar izan gabe, ehuneko ehunean espreski elaboratutako material frexko, egoki, moldatu behar gabekoa eskuratuko luke eta euskal literatura zinez akuilatuko.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude