argia.eus
INPRIMATU
Iraken inbasio arkeologikoa
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko maiatzaren 21a
AEBetako soldaduak Bagdaden
AEBetako armadak babiloniarren garaiko Tora-ren eskuizkribu batzuk hartu zituen Bagdaden 2003an. Dokumentuak zaharberritu eta itzuliko zituztela agindu zuten. Baina orain arte ez dute halakorik egin eta, gainera, eskuizkribuak Israelen agertu dira berriki. Historialari irakiarrek adibide bat baino ez dela salatu dute, inbasioa hasi zenetik ejertzito estatubatuarrarekin batera lan egiten duten segurtasun enpresek milaka pieza arkeologiko lapurtu dituztela. Washingtongo gobernu berriak aferaren inguruko ikerketa egingo duela iragarri du, baina irakiarrek arrazoiak dituzte berriro ere hitza beteko ez dutela pentsatzeko.