argia.eus
INPRIMATU
Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak kexu Nafarroan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Euskarazko hedabideek hartu zuten protagonismoa duela hilabete batzuk, zoritxarrez. Diru-laguntzak 10.000 euroren azpitik utzi zituen Nafarroako Hezkuntza Kontseiluak. Orain euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak dira kezkatuta daudenak. AEK-ko eta IKAko arduradunek publiko egin dute kezka, hauxe esanez: “Inor gutxik espero zuen aurreko hizkuntza politika erabakitzen zuen kontseilariaren diskurtsoa Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariak bere hain azkar egitea”. Aurten, Nafarroako Gobernuak 309.000 euroko laguntza eman die IKA eta AEKren euskaltegiei, 2001ean baino %40 gutxiago.

Euskara Zerbitzuak, Fernando Pèrez de Viñaspre Hizkuntza Politikarako buru zen garaian, diru-laguntzak 700.000 euroren inguruan ibiltzen ziren. Pedro Pegenauteren garaian, 2005ean, kopuruak ia erdira jaitsi ziren. Euskarabidea sortzearekin batera kopuruak gora egin zuen 500.000 eurora. Orain, 297.000 euro jasoko dituzte Euskara Zerbitzuek. Laguntza horrekin kinka larrian egongo direla azaldu dute Euskara Zerbitzuetako arduradunek.