"Ume txikien gelak militarizatuta daude"

  • Bilbotarra, Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia irakasten du Donostian, EHUn. “Maistra, psikologoa, psikomotrizista”, hiru hitz bere burua aurkezteko. Psikomotrizitateaz hitz egin dugu berarekin hain zuzen, arlo horretara bideratuak baititu indarrak. Kexu bat beraren ahotik: gure gizarteak ahaztua du gorputzaren garrantzia.
Elena Herran
Dani Blanco

Psikomotrizitatea, beste asko bezala, hitz ezezaguna zen gehienontzat duela ez hainbeste urte. Orain berriz, modan dagoela dirudi. Hasteko, zer da?


Haurrari, berezko jarduera naturala den jolasaren bidez, hazten laguntzea. Hala da adar nagusi bietako bati dagokionez: hezkuntza mundua. Beste adarra osasungintza da, psikomotrizitatea terapeutikoa ere izan daiteke-eta, zailtasun espezifikoak dauzkaten umeei laguntzeko tresna. Zergatik hartu du orain garrantzia? Bada, lehen umeak kalean ibiltzen ziren, beti taldean eta beti jolasean, arboletara igotzen, txabolak egiten... Hori pentsaezina da gaurko umeengan, oraingo gizartearen antolakuntzak ez dauka lehengoaren “askatasuna”, nolabait esateko. Baina naturaltasunak eskatzen du askatasun hori, eskatzen du urratsak betetzea. Txikitxoek interesa dute zenbait gauza egiteko eta hori da psikomotrizitateak ahalbidetzen duena.
 

Psikomotrizitatea 0-6 urte bitarteko umeei zuzentzen zaie. Esan daiteke orduan psikomotrizitateak hartu duen garrantzia sei urtetik beherakoak eskolatzen hastetik etorri dela?


Bai. Egia da psikomotrizitatearen urrezko urteak jaiotzatik sei urtera artekoak direla. Garapenaren psikologiak argi eta garbi adierazten du: txikiak garenean mugimendua dugu adierazpide nagusia; zazpi urtetarako, lengoaiak ordezkatzen du mugimendua. Lehenengo haurtzaroari, 0-3 urte bitarteari, “espeziearen prototipoaren adina” esaten zaio. Piztu egiten dira etorkizuneko gaitasun guztiak, gero garatu beharko direnak. Bigarren haurtzaroan (3-6 urte) gertatzen da hori, eztanda egiten du psikomotrizitateak. Hasiera batean jolasa oso sinplea da, oso errepikakorra, eta bat-batean agertu egiten da mundu sinboliko bat.
 

Hitzaren lehenengo zatiak (psiko) du garrantzia, beraz.


Hasierako urteetan, hizkuntzarik ez dagoenean, mugimendua dago, eta mugimendu hori, momentu batean, psike bihurtzen da. Hortik dator izena. Bernardo Atxagak esan zuen, Obabakoak liburuan, “mugimendua da biziaren beste izena”. Egia santua. Ez gara konturatzen mugimenduak zer garrantzi daukan.
 

Gorputz heziketa irakasle bati entzunda diot gaurko ume askori oinez ibiltzen ere irakatsi behar zaiela kasik...


Bat nator. Ume txikiak sarriegi behartuta daude jesarrita egotera, eta hori ez da ona tonu muskularreko, kontuan hartu behar da gizakion berezko portaera zutitzea dela, hala egiten duen espezie bakarra gara, era horretarako beste animaliek ez dituzten hainbat portaera izan behar ditugu. Haurtzaroan, lehenengo urtean, zutitzen ikasten da, eta gero zutik eusteak hainbat ariketa eskatzen du. Horregatik da garrantzitsua tonu muskularra.
 

Psikomotrizitatea umeen erasokortasuna bideratzeko tresna ere bada?


Jakina. Lege bakarra besteei minik ez ematea da. Erasokortasun maila bat beharrezkoa dugu bizitzeko, eta erasokortasun hori albokoaren kontra erabili beharrean, beste era batera bideratu behar da. Guk esaten dugu ume bi elkarrekin borrokatzen direnean elkarrekin jolastu nahi dutelako dela. Erdibide sendoa eskaini behar zaie energia hori bideratu ahal izateko, eta hortik sortzen dira izugarrizko eraikuntzak, jolasak, antzerkiak...
 

Psikomotrizitatean aurrerapausoak egin dira, baina sei urtetik aurrera, badirudi beste zerbait bilatzen dugula umeengan, eduki akademiko jakin batzuek hartzen dute lehentasuna.


Bai. 6-7 urteren ostean arauak hartzen du lehentasuna, arauari egokitu beharra du norberak, eta beraz beste era bateko jarduera fisikoak planteatu behar dira, baina nire ustez ikuspegia psikomotorea izan behar da. Lehentasuna ez diot gorputzari ematen, pertsonari baizik. Ez dut uste psikomotrizitatearen helburua denik pertsonak ez dakit zer nolako gaitasun fisikoak izatea, baizik eta bere buruarekin bakean haztea. Hori bai, gorputzari arreta handiagoa eman behar diogu, Descartesi esker gorputzaren eta gainerako guztiaren (lengoaia, adimena...) arteko banaketa dugu, eta izan ere alde biak oso lotuta daude. Nik, nire gorputzaren bitartez, munduarekiko harremana garatzen dut, eta nire gorputza baldintzatuta badago, azkenean inguruarekin ere ez dut harremanik.
 

Elkarrizketa hasi aurretik esan didazu oso ahaztuta dauzkagula 0-2 urte bitarteko umeak.


Urte biko umeak dira eskolako talde gogorrenak, inork nahi ez dituenak. Zentro batzuetan ondo zainduta daude, borondateari esker, baina beste batzuetan, borondatea nekeak ordezkatu duenetan, utziago daude, eta esango nuke militarizatuta daudela gelak, irizpidea da helduak balira bezala jokatu behar dutela umeek. Urte bikoek lurrean trankil jolasten egon behar lukete eta guk, aldiz, ilaran jarrarazten ditugu, eta paperak betetzen. Nire ustez, txiki horiekin badago halako tratu txarra instituzioen aldetik.
 

Kontua da helduon beharrengatik hasi garela umeak hain txikitatik eskolatzen, eta ez pedagogian adituek hori ona dela konturatu direlako. Esango nuke arazo bat sortu dugula.


Bai, eta pentsatu behar genuke adin horretan psikomotrizitateak izan behar lukeela jarduera nagusia. Baina ez pentsa eskolatzea hain txarra denik berez: 18 hilabetetik aurrera, ume txikiak aspertzen hasten dira etxean. Hobe da besteekin elkartzen hastea, eta eskolatzea modu bat da. Lehen etxeetan beti egoten zen nor edo nor eta umea ez zen aspertzen, baina orain bai. Ezin dugu ahaztu gaurko baldintza sozialak zeintzuk diren.
Jauziaren garrantziaz
Halaxe egitea gomendatu ziotelako, Elena Herranek oso gai zehatza aukeratu zuen doktorego-tesia osatzeko: jauzia. Hamabost umerekin egin zuen lan, eta guztira 3.600 jauzi aztertu zituen.


Jauzia, hara zer gauza ustez sinplea, tesi baterako gai...


Bai, hala da. Lehen haurtzaroaren amaieran ikasten da jauzi egiten, urte birekin-edo. Automatismoa da, korrika egitea bezala, baina lehenik egiten ikasi behar dugu. Gero, errepikapenaren poderioz, ikasitakoa automatismo bihurtzen da. Azken batean autonomia puntu behinena litzateke saltoa: ez bakarrik aita eta amaren eskuetatik askatu; gainera inpultsu batez, nahita, grabitateari aurre egitea. Jauzi egitea zorabioari aurre egitea da. Oinez eta ikasi eta berehala hasten dira saltoka ume txikiak, baina batez bi urtetik hirura ematen da prozesua.

Eta zer dago prozesu horren atzean?


Automatismoa oso gauza sinplea da, oinez ibiltzea adibidez. Hanka bat bestearen aurrean ipini. Baina norberaren sentipena ere bada: aurrera noa, atzera noa, mugimendu horrek sentiarazten dit neure burua. Eta bada hirugarren elementu bat, nire ustez psikologian albo batera utzi izan duguna sarritan: norberaren jarduna munduarekiko. Airean txaloa jotzea izugarrizko adierazpena da umearentzat, ez da bakarrik bere mugimendua, bere oreka... baizik eta, gainera, munduaren aurrean egiten duen zer edo zer, eta hori garrantzitsua da, mugimendu pasiboak ez daukalako inolako eraginik, benetako eragina izateko norberak sortua izan behar da, nik ume bat alde batetik bestera eramanda ez diot ezertan laguntzen, aldiz, egiten uzten badiot... Autonomia horretan irabazi egingo du eta azkenean pertsona bihurtuko da. Hori da helburua. Nik jauziak aztertu nituenean, bazegoen neska bat, ia batere egiten ez zuena. Izan ere, bere baitan oso itxitako umea da, autista ez baina autismotik gertu. Bata bestearekin doa, gorputzaren mugimendua eta inguruarekiko harremana.


Zer ari zara ikertzen orain?


“Etxetxoa”, gaztelaniazko “casita”. Umeek, jauzi egiten ikasi eta gero, etxetxoa prestatzeko eskatzen dizute, edo bestela eurek zuloa aurkitu eta barruan sartzen dira. Hori da jauziaren ondorengo eraikuntza psikologikoa, oso interesgarria zeren, eraikuntza horrekin batera, beldurra agertzen da, otsoa alegia. Jauziarekin gainditu dute beldurra, eta orain berriz agertzen da kanpokoan proiektatuta.
Eta datorren urterako beste ikerketa bat prestatzen ari naiz: lau hankatan ibiltzeak zer garrantzi daukan umeen garapenean, hau da, ez ibiltzeak zer ondorio dakarren. Gaur egun, daukagun bizimoduagatik, ume asko ez dira lau hankatan ibiltzeko fasetik pasatzen.

Psikomotrizitatea erasokortasuna bideratzeko modua dela esan dugu. Frustrazioa lantzeko ere balio du, ezta?


Bai. Umeen frustrazioa saihestea oso joera zabaldua da gaurko gizartean, eta antinaturala da. Guk mahai-jolasak erabiltzen genituen gelan, eta konturatu ginen ume batzuei, arazoak zituztenean, errazegi eskaintzen geniela laguntza irabazi ahal izateko., eta hori erabat kaltegarria dela. Ni harritu ninduen horrek. Amorratu beharra zuten, puntu bateraino, estrategia aldatzeko. Horrek frogatzen digu inolako erronkarik ez badago ez dugula aurre egiten.

Azkenak
Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuk ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


Iruñeko Paris 365 jantokia
Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Amaia Alvarez Uria
“Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du ‘Zuzi iraxegia’-k”

Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude