argia.eus
INPRIMATU
Uliako krimena
Jakoba Errekondo 2009ko maiatzaren 12a
Platanus x hispanica
Platanus x hispanica
Itsasoaren mendi, paradisua da Ulia. Oihan tropikal gozoa. Donostia batean harrigarria. Garai batean tranbiaz igotzen ziren bertara. Perla egokitu zaio ordea Uliari aldamenean, eta bere distira apaldu. Bertan bizitzera baino perlari begira urtzera etorria da bateren bat Uliara. Eta besaulkian, azkazaletako esmaltea erabat lehortu gabe, zigarro-puruari tiraka, ur gaineko bitsetan dela, ezin perla bere osotasunean ikusi. Bidez beheko aldeko platano petral hori parez pare (Platanus x hispanica). Iaz zauri galanta egin zioten, motozerra eta guzti, baina platanoak egoskor, gogor eutsi. Aurtengo erasoan aizkora eta daratulua erabili dituzte. Uliako krimena, gorri berritua.