Itokinak

Garbiñe Ubeda Goikoetxea
Dani Blanco
Mundu osoko prentsa idatziak bizi duen estualdiari ipini diote arreta aspaldion kazetariek, zutabegileek, irrati tertulietako solaskideek. Azken urteotako irakurleen urritzea hartu dugu, beraz, hizpide; doako medioek eta bereziki Internetez eskaintzen diren zerbitzuek sektorean sortu duten kili-koloa; publizitatea murrizteak enpresa argitaratzaileei eragin dien desoreka; hitzetik hortzera darabilgun krisi ekonomiko honi esker areagotutako ondoeza.
 
Konponbide onik ez duenari begiratu ohi zaion bezala erreparatzen diogu egoerari, etsiak hartuta, une historiko ekidinezin bati kristalaren atzetik behatzen dioten lekukoen antzean. Kinielak egiten ditugu ataka hertsi horretatik pasatzea zein mediok lortuko ote duen asmatu nahian.
 
Kinka larrian, alabaina, informazio orokorra eskaintzen duen idatzizko formatu tradizionala dago, ez prentsa idatzia bera. Esan nahi baita, aktualitateari papera inprimatu eta banatzeak dakarren atzerapenez heltzen dioten argitalpenak ari dira balantzaka, nagusiki egunkariak eta bereziki astekari klasikoak.
 
Gainerako aldizkariek, sektore edo alor jakin bati tiraka gorpuzten diren astekari, hamaboskari eta hilabetekariek errealitate gordin horretatik kanpo dirudite. Ugaltzearen ugaltzeaz, gaika sailkatuta paratzen zaizkigu lepo eginda dauden erakustokietan; surfa, futbola, elektronika, informatika, literatura, bidaiak, historia, ehiza eta arrantza, sukaldaritza, haurren garapena, argaltzea, zientzia, natura, musika, rocka, ekonomia, bideo-jokoak, zinema nahiz artea banderatzat hartuta plazaratzen den argitalpen mordoa, mantxeta bera osorik agertzeko tokirik gabe, errenkadan gainjarrita. Eta, jakina, emakumezkoari zuzendutako aldizkari sorta, kasik publizitate katalogoaren itxura duten liburukote distiratsu eta usaintsu horiek, edo people-aren gaineko berriketa besterik ez dutenak. Ehunka, gazteleraz nahiz frantsesez.
 
Jauzi koalitatiboa ere emana dute berriki. Saltoki berezituetatik askeago, hipermerkatuetan ere eskaintzen dira orain. Txorizoen eta pixoihalen antzean, euren zona eta apalategi propioaren jabe egin dira konturatzerako. Kioskoko saltzailearen arreta mehatxagarririk gabe, jendeak hartu egiten ditu, eskuetan ibili eta gozatu, bertan irakurri, begiz jotakoa erosi.
 
Eta hementxe gaude gu, instituzional ez diren euskal medioetako langile, jarraitzaile eta kolaboratzaile koitaduok, herri loturetatik eta notizia lokaletatik gaindi diharduten aldizkari ikusezinok, ARGIA, Elhuyar eta gainerakoak, geure ezintasunetan harrapatuta, harpidetza bidezko sistema zaharkituari soluzio paralelo bideragarriak aurkitu ezinik, eta kaleko presentziarik gabe, saltoki garrantzitsuetatik urrun baino urrunago, Internetez hobeto eta merkeago hedatuko garen susmoz, noizbait eta nolabait, medio horrek duintasun ekonomikoa ere emango digun esperantzan.
 
Eta hipermerkatuak harira ekarrita, erregu desesperatu bat bereziki 40 urte bete berri dituen Eroskiri. Kendu, otoi, isildu ere egin gabe jartzen duzuen musika gogaikarri hori. Bestela ere, nahikoa lan izaten dugu orga gidatzen, haurrak ondoan mantentzen. Gustatu edo ez, espainierazko hit paradea hasieratik bukaerara entzutera behartzen gaituzue, produkzio komertzial osoa gordin-gordin jatera, gugandik hain hurbil zaudetela diozuen arren. Ez duzue euskarazko musikarik jartzen, libururik promozionatzen, kultura sustatzen ezta deskuidoan ere. Karteldegia euskaraz ere ipintzea ez da nahikoa.

Azkenak
2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Sarah Babiker. Gurpiletik atera
“Abiadura honetan ezin diegu eutsi berez funtsezkoak diren gauza batzuei”

Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]


Eguneraketa berriak daude