Espainian "lotua, eta ondo lotua"

Eusko Jaurlaritzako Gobernu berria
Eusko Jaurlaritzako Gobernu berriaJuanan Ruiz / Argazki Press
Espainiako gainerako lurraldeekiko homologazio ahalegina oso agerian izan da Patxi Lopez lehendakariaren kargu hartze ekitaldi eta hitzaldietan. Popular eta sozialisten akordioaren lehen helburua, beraz, erdietsi da jada. Jose Antonio Pastorrek laburtu zuen ahalegin guztia modu txukun eta adierazgarrian, trantsizioa orain ixten zela azpimarratu zuen esaldi esanguratsu eta eztabaidatuarekin.

Sinbologiak politikagintzan duen garrantzia berriz ere argi geratu zen joan den astean eta nabarmendutako sinboloek ondo kokatzen dute PSEren eta PPren ahalegina: Espainiako Konstituzioa, Espainiako agintari autonomikoak eta armadako agintariak. Gernikako Estatutua ere bai, jakina, baina aipatutako osagaiekin ondo hornitu eta babestuta. Ez dira oharkapean iragan Patxi Lopezen keinu euskaltzaleak, bai bere hitzaldian eta baita bestelako zipriztin poetikoetan, baina jasandako espainiartasun zaparradaren erdian, horixe dira gaur gaurkoz, zipriztinak.

Eta orain bai, orain egunerokoaren unea dator eta Lopezen gobernuak hor erakutsi beharko du gerri malgutasunez nola dabilen, beharko du eta. Jeltzaleek iragarri diote jada akordio orokorrik ez dela izango, baina akordio zehatzetara zabalik direla, hori ondorioztatzen da behintzat bere buruzagien adierazpenetatik.

Gatazka politikoari ausardiaz heltzeko asmoen atzean zer dagoen ere argitu beharko du lehenago edo geroago Lopez lehendakariak. Euskal politikan ari den edonork jakin badaki egoera politiko hau ez dela normala, bakoitzak jarriko dizkio gura dituen ezaugarri eta adjektiboak anormaltasun horri, baina korapiloa ez dela berez askatuko bistan da. Loiolako akordioak duela bizpahiru urteko kontuak dira, ez amaitu berri ei den trantsizioaren hasierakoak. Mozorroak mozorro, herri honen eta bere herritarren erronka kolektibo handiena horretan datza, gatazka bortitzaren korapilo horren askatzean.

EAJ-rekin zer gertatuko den da euskal politikan orain dagoen zalantza nagusietakoa. Juan Jose Ibarretxeren ondoren zer? Lidergoa berregin, oposizioa gidatu, norabide politikoa finkatu... eta Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza berreskuratu kosta ala kosta. Horra ibilbide orria. Ibarretxek hutsune handia utzi du oinezko jeltzaleen artean, baina bide berriak urratzeko aukerak ere bai zuzendaritzan. Lerro nagusiak marraztuta daude, espainiar konstituzionalista eta soberanista zatikatuen tartea da berea, hori da orain arte arrakastaz kudeatu duena eta hor arituko da aurrera begira ere; alde bietara so, baina arreta bereziki Ajuria Enera bideratuz, aginte makila hor izateaz gain, gaur gaurkoz etorkizuneko balizko aliatuak ere hor gertuago dituelako.

Eta Ibarretxek zer? Bere etsipen handienetakoa izango da politika gatazka bideratu barik utzi izana seguruenik, hala adierazi izan du sarri iraganean. Lastima litzateke metatutako ezagutza eta esperientzia enpresa pribatuak mokadu bakarren irenstea. Oraindik badu hainbat arantza ateratzeko modurik: bakegintzak maiatzeko ura moduan hartuko luke bera moduko pertsonen ekarpen konprometitua.

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude