argia.eus
INPRIMATU
Buster Keatonek hitz egin izan balu
  • Kari Hotakainen ::Buster Keaton: vida y obra

    Meettok

    orrialdeak ::123

    prezioa ::14€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Donostiako Meettok argitaletxeak kaleratu berri du gaztelaniaz Kari Hotakainen idazle finlandiarraren Buster Keaton: vida y obra (Buster Keaton: bizitza eta lanak). Tituluak kontrakoa pentsarazten badu ere, Hotakainenen lan hau ez da biografia bat, nobela baizik. Zehatz esateko, idazlearen aurreneko nobela izan zen, 1990ean argitaratua. Buster Keaton aktorearen bizitza kontatu ordez, aktore horrek bere inguruan sortu duen fenomenoa du ardatz eta liburuaren helburua Keaton gaur egunean kokatzea da. Egilearen beraren hitzetan, zinema mutuko aktoreak hitz egin izan balu zer esango lukeen jakin nahi zuen, eta horretarako haren ahotik hitz egiten hasi zen.