argia.eus
INPRIMATU
150 emanaldi eskainiko ditu Leioako Umore Azokak
2009ko maiatzaren 12a
Hilaren 21etik 24ra bitartean egingo da Leioako Umore Azoka. Jaialdiaren hamargarren edizioan, hainbat herrialdetako 48 konpainiak hartuko dute parte. 55 obra eskainiko dituzte Leioako kaleetan, 150 emanaldi baino gehiagotan banaturik. Kukai, Kukubiltxo, Ados, Ganso & Cia, Jon Zabal, Atropecias, Debote enbote, La Pez, Trapu Zaharra, Los del Tercero, Pikor eta Salitre euskal taldeek obra bana estreinatuko dute. Egitarau osoa www.umoreazoka.org webgunean kontsulta daiteke.