argia.eus
INPRIMATU
Lore desdetxa
Jakoba Errekondo 2009ko maiatzaren 05
Sagarrondoaren loraldia
Hona sagarrondoaren loraldia, Malus x domestica. Pipitta-bistan gorri, eta lorea munduratu ahala gero eta zuriago. Gero etorriko dira lore berdeak, hostajearen tiradizoari ameto emanez ortzadarra itxiko dutenak. Hostoaren emanean ikusezin egiten zaizkigu haritza, pagoa eta zuhaitz gehienen loraldia. Gaztainondoak, uda usainean, urteroko eskandaluzko lore gandorra zabaltzen duen arte.