argia.eus
INPRIMATU
Atzerritarrek nola ikusi dituzten euskaldunak
  • Batzuen artean ::Imaging the Basques: Foreign Views on the Basque Country

    Eusko Ikaskuntza

    Orrialdeak ::121

    prezioa ::11.50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Eusko Ikaskuntzaren RIEV aldizkariak bilduma berria hasi du, Koadernoak izenarekin, ingelesez. Bilduma horretan argitaratu da Santi Leonék eta Jeremy MacClancyk apailatu duten Imaging the Basques: Foreign Views on the Basque Country (Euskaldunak imajinatzen: atzerriko begiradak Euskal Herrian) izeneko lana, Oxfordeko unibertsitatearekin izandako elkarlanaren fruitu. Hainbat egileren artikuluak bildu ditu koadernoak, besteak beste Juan Maria Sanchez Prieto, Coro Rubio Pobes, Alex Drace-Francis eta Joseba Gabilondo. Gaien artean, bereziki landu dute Karlismoa, baita globalizazioa eta europar inperialismoa ere.