Euskara bitan zatitu nahi zuten haiek

  • Euskalkien arteko desberdintasunak ohiko hizpide izaten ditugu herri honetan. Are gehiago, euskara hizkuntza bakarra dela ezbaian jarri izan da historian zehar, hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik taxuzko argudiorik eman gabe bada ere. Hori bai, munduan zehar ikus daitekeenez, hizkuntzalaritzak zeresan gutxi izaten du, sarri, hizkerak sailkatzeko garaian.
Zuberoako Pastorala
Zuberoako pastoralak azpititulu eta guzti eman ohi ditu ETBk. Zuberera da, segur aski, gainerako euskaldunen belarrietarako euskalkirik arrotzena, baina fonetika ez beste ezaugarriei begiratuta bizkaiera da, alde handiz, besteengandik gehien bereizten dena. XIX. eta XX. mendean zenbaitek beste hizkuntza bat zela esateraino.EKE-Jakes Larre
Euskaldunok bost mende daramagu, gutxienez, gure hizkerak zer desberdinak diren esaten. Gai horri buruzko zenbait idatzi jasota ditu Koldo Zuazok aspaldiko lan batean: Euskararen Batasuna. XVI. mendetik, dakigula behintzat, askok adierazi zuten beste euskaldun batzuekin ezin komunikatzeak sorrarazten zien frustrazioa, eta idatziz utzi ziguten horren testigantza. “Ezabatuz eta galduz joan da, hein batez bederen, komunitate linguistiko bat eta bera osatzen delako kontzientzia”, idatzi zuen Zuazok 1987an.

UNESCOk hizkuntzen sailkapena argitaratu berri duen honetan, Iñaki Camino hizkuntzalariak esan digu duela bi urte-edo, sailkapen horretan euskara bat ez, baizik eta hiru ageri zirela: lapurtera, zuberera eta gainerakoak. “Euskal hizkuntzalariok kexu bat agertu genuen eta jaramon egin ziguten”. Izan ere, gaur gaurkoz erabateko adostasuna dago euskara aztertzen duten ikerlarien artean: euskara hizkuntza bakarra da.

Orain gutxi, baina, hainbat hausnarketa eragin digu Mikel Hernandez Abaitua idazlearen artikulu batek. Bertan, bizkaiera eta zuberera hiztunez dihardu Hernandezek, eta hauxe dio halako batean: “Bizkaiera eta zuberera dialektoak dira ala hizkuntzak? Bizkaiera ez al da oso azpieuskalki sendoak dituen hizkuntza bat? Bi euskalki hauen ezberdintasun fonetiko, morfologiko, lexikal eta prosodikoak ez al dira aski hizkuntza-maila onar diezaiegun? Hori da inork entzun nahi ez duen galdera eta beldurra ematen bide diguna”.

Askotan aipatzen den konparazioa erabili du Hernandezek: euskararen dialekto batzuk urrunago daude elkarrengandik zenbait hizkuntza erromantze baino, gaztelania eta galiziera esaterako. XVI. mendetik hona askok emandako adibide bera da, azken batean. Beste asko aipa litezke, baina adierazgarrienetako bat besterik ez dugu hona ekarriko: duela urte batzuk serbokroaziera zena bitan banatu dute Balkanetan izandako gertakari politikoek. Orain serbiera eta kroaziera daude, hizkuntza bi lehen bakarra zegoen lekuan. Munduko hizkuntzalari guztiek dakite biak hizkuntza bera direla, alfabeto desberdinez idazten diren arren. Baina serbiar eta kroaziar hizkuntzalariek ez dute batasunaz hitzik ere entzun nahi. Euskal Herritik hurbilago, antzeko zerbait gertatzen da valentzierarekin eta katalanarekin.

Adibideok argi erakusten dute edozein filologok ondo dakiena: hizkerak sailkatzeko orduan, pisu handiagoa dute faktore politikoek hizkuntzalaritza “hutsezkoek” baino, hala esatea zilegi bada. “Alderdi guztiz labainkorra da politika eta dialektoen nahiz hizkuntzen mugak gurutzatzen direna”, dio Iñaki Caminok. Batik bat, nazio-identitatearekin zerikusia duten arazoek izugarrizko eragina eduki dezakete ustez zientzia aseptikoa izan behar lukeenaren jardunean. Hala uler daiteke, konparazio baterako, jende gehienek onartzea galiziera eta portugesa hizkuntza bi direla, eta elkarrengandik dezente urrunago dauden bizkaiera eta gipuzkera, aldiz, bakarra.

Bizkaieraren auzia

Hain zuzen, bizkaierak eragin ditu euskara hizkuntza bat baino gehiagotan bereizteko ahaleginik serioenak. Arrazoi nagusia da haren eta gipuzkeraren arteko etena bat-batekoagoa dela gainerako euskalkien artekoa baino. Zinez, euskararen dialektorik diferenteena da bizkaiera, eta diferentzia horrek bultzatu zuen Willem Jan van Eys ikerlaria euskara bien hipotesia plazaratzera, XIX. mendean. Bizkaiera beste hizkuntza bat dela garbi esan gabe, hura eta gainerako euskalkiak guztiz bananduta ikusten zituen Van Eysek, eta bide bera urratu zuten ondorengo hamarkadetan hainbatek, tartean Sabino Aranak eta haren zenbait jarraitzailek. Horietako batek, Koldobika Eleizaldek, zera proposatu zuen: gaur egungo euskara antzinako bi euskaren arteko talkaren emaitza dela, eta bi horietako batek eragin handiagoa izan zuela bizkaieran, eta besteak gainerako euskalkietan.

1942an, Uhlenbeck holandarrak tesi honen alde egin zuen, bere aurrekoek baino askoz ikuspuntu zientifikoagotik. Esan behar baita orain arte aipatutakoek ez zutela eman hizkuntzalaritzaren galbahea pasa zezakeen argudio bat bera ere. Uhlenbeckek zioen antzina hizkuntza bi izan zirela bizkaiera eta beste euskal dialektoak, eta denboraz hurbilduz joan zirela. Hura ere erratuta zegoen baina. Xabier Kintana euskaltzainaren hitzetan, Uhlenbeckek badu zuribiderik: haren garaian, ez genekien euskararen historiaz gaur dakigun beste. XX. mendearen bigarren erdiko ikerketek frogatu zutenez, euskalki guztiak, bizkaiera barne, elkarrengandik askoz hurbilago egon ziren ez hain aspaldiko garai batean. Hau da, gaur euskara bat bada, are gehiago orain dela 1.000 urte, orduan hasi baitziren gaurko euskalkiak bata bestetik bereizten. Denbora tarte laburra, hizkuntzalaritzaren eskalan.

Honenbestez, Mikel Hernandez Abaituak egindako galderak ez dauka lekurik euskal hizkuntzalaritzaren eztabaidetan. Eta Euskal Herritik kanpo, gutxik aldarrikatzen du euskara hizkuntza bat baino gehiago denik, intentzio politiko argiarekin beti ere. Kontua da hizkuntzen sailkapenean joera zatikatzailea dela nagusi –serbokroazieraren antzeko adibide ugari dago–, eta hala ere euskaldunok, gure txikian, hizkuntz batasunari eutsi diogula munduaren aurrean. Rosa Miren Pagola dialektologoaren ustez, Nafarroako Erresumak utzitako ondarea da hori. Garai hartan Euskal Herria unitate modura agertzen zen, eta harrezkeroztik argi dago kulturalki herri bakarra garela, gaurko zatiketa administratiboaren gainetik ere.
Nola erabili pontzentajeak zehatza ez den zientzian
Ikusi dugunez, hizkuntzalaritzazkoak ez diren faktoreek zeharo eragin handia dute hizkerak sailkatzeko orduan. Baina horrek ez dio zientziari baliorik ebasten. Hartara, Iñaki Caminok dialekto terminoaren definizio hau eman digu: “Hizkuntza baten erak edo aldakiak, elkarrenganako ulergarri direnak eta isoglosa-sorta zenbaitek mugatzen dituztenak dira dialektoak”.

Ñabardurak berehala datoz. Esaterako, elkar-ulergarritasuna modu askotara irakur daitekeen aldagaia da. “Bateko eta besteko hiztunen arteko elkar-ulergarritasuna baldin badago, berenak dialektoak direla pentsatzea eta elkar-ulermenik ez badago hizkuntzak direla pentsatzea, ez da guztizko erokeria, baina aintzat hartu behar da elkar-ulergarritasuna ez dela trantsitiboa, Ak B uler dezake Bk A ulertu gabe”, azaldu du Caminok. Bestalde, elkar ulertzea ala ez ulertzea hiztunen jarreraren eta prestakuntzaren araberakoa izaten da maiz.

Hizkuntzak dira bata bestetik sistematikoki aldentzen diren hizkerak, eta zenbat eta arau desberdin gehiago, orduan eta “hizkuntzago”. Baina, zenbat erregela izan behar da desberdin, bi hizkera hizkuntza bereizitzat hartzeko? Dialektologo batzuek proposatutako formularen arabera, desberdintasun maila %80 eta %90 artekoa bada, bi hizkuntza ditugu. %50 eta %80ren artekoa denean, berriz, dialektoak. Esan gabe doa hizkuntzalari asko ez datozela bat sistema horrekin.

Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude