Word's world

Itxaro borda
Gaizka Iroz
Krisiak bazterrak larrutzen ditu. Ez du alabaina mundua kudeatzen dutenen multzoa ukitzen, egunero bizitzen dugun ekonomia erreala baino. Londresen hogei estatu puxanteenak dirua beraien alde metatzeko bildu zirela oroitzen gara eta denak pozik agertu zitzaizkigun, haur kapriziotsuarena egiten zuen Nicolas Sarkozy barne. Oro har, Londresen eta Estrasburgon asteburu berdineko NATOren bilkuran ez zen politika askorik aipatu, Michelle Obama eta Carla Bruniren arropak zein ibilmoldeak aldiz bai, kazetariei funtsezko arazoetaz aritzea subliminalki debekatua bailitzaien.
 
Berlineko hormaren erorketaren ondotik diskurtso neoliberalak jende harremanen zulotxoak oro emokatu zituen, amodioa bera kutsatzeraino. Guztiak nagusi txikiak bagina bezala mintzo ginen larderiatzekoak ziren gure auzoetaz, lankideetaz, maitaleetaz. Plan sozialak eta deslekutzeak sentimenduen alorrean erabiltzen genituen haize parpailen antzera eta ustezko irabazleak ginen, ideiaz ezkerrekoak suertatu arren. Egitura ekonomiko bakunaren araberako pentsamendu bakuna hedatu zen eta gorroto olde komunean laidozta genitzakeen terrorismoa, feminismoa, ekologia edo marxismoa, ahoan bilorik gabe eta zilegitasun ideologiko osoz. Krisiaren garatzearekin diskurtso ments gabiltzala konturatzen gara. Dagoeneko buklean entzuten dugu Kraftwerk taldearen radioactivity albuma sosegatuko gaituela esperoan.
 
Gaztigu mehatxuengatik, langileek oinetan xinaurriak kilikari nabaritzen dituztela, buruzagiak bahitzen dituztenean, karrika izkinetan eske zinpurtzen direnean, herritarren morala maldan behera doanean kontsumitzea ahulduz, kideen solasa auhen elkor eta luzea delarik, ohartzen gara boteretsuen mintzaldiek jada krisiaren larritasuna eufemizatzen eta parabola ebanjelikoak baliatzen dituztela bake sozialaren mantentzeko, bake soziala baita lur honen parte aberatsenetan, dirua sakelaratzen jarraitzeko baldintza bakarra. Apokalipsia iragarria zutela dioten zenbait aditzen ditugu, baina gehienek, FMIko arduradunak kasu, sei hilabeteren epean zepotik sano jalgiko garela segurtatzen digute geroaz jakintsu bailiran.
 
Mass mediek zabaltzen duten mezuak kezkatzekoa badu: krisia ez omen da benetakoa. Subjektiboa da. Sustrai zientifiko izpirik ez duen psikosia orokor bat izan daitekeela frogatzen digute psikologoz inguraturik pantailaratzen diren ministro eta berezilariek. Ez dute dramatizatu nahi eta lantegi bat hersten denean défaillance hitza ahoskatzen dute faillite edo banqueroute eleen ordez. Prekarietatea eta xomajearen espektroa haragitzen doakienen kasko zokoetan zalantza txertatzea lortzen dute, nolabait eroak direlako irudipena, arrazoirik ez duen beldur zozoak daramatzala hots. Krisiaren zama jasaten dutenek gogoetaren hutsalaz hobendun sentitu behar dute, barrikadak altxa eta suteak pitz ez ditzaten egoera horren zinezko errudunen atarietan.
 
Marie France Hirigoyen eta Christophe Dejours azterleek duela hamarkada bat finkatu harcellement moral edo zirika moralaren ezaugarriek kolektiboki ere operatzen dute, ez soilik lantegien eta sukaldeen intimitatean. Jendailaren suntsiketa masiboaren helburuetarik bat norberak desiratu ez duen errealitate eman batekiko duda eta kulpabilitatea haztean datza. Politikariek, kazetariak meneko dauzkatela, komunikazio baliabide indartsuak jarriak dituzte horretarako eta Baionako xingar feriako euskaldun andere delizios batek balizko erosleak moltsa uzkur duela erran dezake erdi kexu, krisiaren eragina ukatuz.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude