argia.eus
INPRIMATU
Proiekzioak, kontzertuak eta mahai-inguruak FANT jaialdian
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko apirilaren 28a
FANT jaialdiaren kartela
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak hamabosgarren edizioa beteko du aurten. Maiatzaren 3tik 10era bitartean egingo da. Ohi bezala, Sail Ofizialeko film luzeen eta Nontzefilm lehiaketan saritutako film laburren proiekzioaz gain, kontzertuak eta mahai-inguruak izango dira. Maiatzaren 5ean, adibidez, Bosco el Tosco y su Puta Banda taldea izango da Azkena aretoan, eta 7an Chrome Hoof britainiarrak Kafe Antzokian. Egitarau osoa FANT jaialdiaren webgunean kontsulta dezakezue: www.fantbilbao.net.