Nathacha Appanah Maurizio Uharteetan jaio zen 1973an. 2007an argitaratu zuen Le dernier frère eleberria, eta Frantzian hainbat sari eskuratu ditu. Mikel Garmendiak itzuli du aipatu liburua eta Alberdania argitaletxearen eskutik argitara eman, Azken anaia izenburuarekin. Nobelak honako istorioa kontatzen du: Raj izeneko protagonista zaharra haurtzaroko gertakari batez gogoratu da. 1930eko hamarkadan, bizimodu zoriontsua hankaz gora joan zitzaion Raji, bi anaia ito zitzaizkionean lohi-uharrean. Horren ondoren familia hirira aldatu zen, eta kartzelan hasi zen lanean aita. Kartzelaren inguruetan ezagutu zuen Rajek David, eta lagun egin ziren. Oso lagun egin ere.