Lore bila zaramaontzian

  • Nazioarteko uhinak iritsi dira gurera, askoz bits gutxiagorekin bada ere. Zaramaren itzulerak erakutsi digu aspaldiko taldeak berpizteko moda ez dela atzerrikoa bakarrik. Alde handia dago kanpoko eta etxekoen artean, baina.
Zarama
Zarama taldea, gaur egunIgor Krutzaga
Hamalau urte dira Zaramak azken kontzertua, edo ustez azkenekoa izango zena, eskaini zuela Santurtzi sorterrian, Ibilaldia han egin zela baliatuz. Behin betikoa zirudiena ez da hala suertatu ordea. Oraindik orain Bermeon emandako kontzertuarekin, Euskal Herrian barnako bira txikia hasi du Ezkerraldeko talde mitikoak, kide guztiak 50 urteren bueltan dabiltzala. Euren asmoa lau kontzertu eskaini eta etxera bueltatzea da, baina behin harra gosetzen hasita, auskalo.

Zaramaren itzulerak déjà vu halako bat sorrarazi digu ezinbestean. Nazioartean, agortzen ari den hamarkada honek aspaldiko talde handi askoren buelta ekarri digu, kasu batzuetan kontzertu pare bat besterik ez emateko, bestetan asmo handiagoekin. Hemerotekan aleak biltzen hasi eta rockaren Hall of fame bat osatzeko moduko izen zerrenda agertzen zaigu: The Police, The Who, The Doors, Led Zeppelin, Sex Pistols, Genesis, Van Halen... Zaramarekin konparazioa nekez egin dezakegu ordea. Santurtzikoen eta, esate baterako, Led Zeppelinen arteko aldea dirutan neurtzen da: Britainia Handiko The Sun egunkariaren arabera, hamabi milioi eta erdi dolarrek konbentzitu zituzten zeppelindarrak Londresen kontzertu bakarra emateko, 2007ko abenduan. Kostatzen da sinestea diru premian ibiliko zirenik, musikaren historian, The Beatles-en atzetik, disko gehien saldu duen taldeko kide izanda, baina negozioa negozioa da.

Euskal Herrian aldiz, musika musika baino ez da, negoziotik gutxi dauka. Horrek eraman du Pedro Elias Igartua aditua itzulera batzuen eta besteen zintzotasuna erkatzera: “Aspaldiko partez elkartzen diren talde batzuen kasua engainu hutsa da, eta hala da talde horretako burua hilda badago, edo besterik gabe ez bada besteekin batera bueltatzea. Traizio txikia iruditzen zait, ez hilda dagoenari, entzuleei baizik”. Beste batzuetan, elkar ikusi ezin dutenak berriz elkartzen dira taldea berpizteko, eta hori ere nolabaiteko amarrua da Igartuaren ustez. The Police banatu aurretik egindako azken biran, Sting-ek eta Stewart Copeland bateria-jotzaileak ukabilkadaka amaitu zuten. Elkar jo eta gero, elkarrekin berriz joko ez zutela iragarri zuten, noski. Denborak zauriak sendatzen ditu baina, eta errazago euro mordoa jartzen bada infekzioa arintze aldera. Hala, 2007an bira egin zuten mundu osoan zehar. Sarrerak barra-barra saldu zituzten, errepertorian betiko kantuak besterik ez zituzten arren. “Oro har, urte asko igaro eta gero elkartzen den talde batengandik ezin da gauza handirik espero”, horra Pedro Elias Igartuaren sententzia.

Euskal Herriko adibideetan, berriz, zintzotasun handiagoa sumatzen du Igartuak. Zarama elkartzea? Primeran. Gakoa da argi uztea zer itxaron dezakeen entzuleak. Alde horretatik, Roberto Mosok eta konpainiak argi daukate: ez dute kerik saltzen, eta sarrerak, The Police-k baino askoz gutxiago. “Gure kontzertuetara datozenek Zaramaren greatest hits-en bilduma aurkituko dute, eta baita berriz jo nahi genituen zenbait ale”, diosku Mosok. Hauek ere errepertorioan berrikuntzarik ez. Baina soinua desberdina izango dela iragarri du taldeko liderrak. Gitarra baten faltan –ez dute ordezko musikaririk kontratatu nahi izan, nostalgia ez da partekatzen–, organoak beteko du haren hutsa. “Lehengo kantuen bertsioak joko ditugu, baina gehien-gehienak ezagutzeko modukoak izango dira gure aspaldiko jarraitzaileentzat”. Inkognita da –Bermeoko kontzertua baino lehenago idatzita baitago hau– ea aspaldiko jarraitzaile horiek izango diren oraingo jarraitzaileak ere, edo belaunaldi berriek hartuko duten lekukoa.

Atzerriari dagokionez behintzat, itzulera sukar hau ulertzeko gakoa business-a da, ados. Baina hain kritikatzekoa da hori? Igartuak berak onartu du naturala dela, herrialde anglosaxoietan, musikariak etengabe banatu eta elkartzea, besterik gabe horretaz bizi diren profesionalak direlako. Berriki itzuli den beste batek, Toño Muro nafarrak, normaltzat jotzen du fenomeno hori, baita talde batek hamarkadak irautea ere, “Euskal Herrian ez dauden zirkuituak badaudelako atzerrian”. Bide batez esateko, Murok Balerdi Erdi taldea sortu du, Balerdi Balerdiko beste kide batzuekin batera. Izenean argi utzi nahi izan dute gaurkoa ez dela atzokoa. Beste batzuek ez dute hain garbi jokatzen. Nola saldu liteke The Doors itzuli dela Jim Morrison gabe? Hori da kritikatu daitekeena. Musika egiten segitu nahi izatea, 50 urteak gaindituta ere, guztiz zilegi da.

Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude