Krisia jasaten ari direnentzako gida

  • Ekonomia eta lan krisia milaka langile langabezian uzten ari da, baita Euskal Herriko langileak ere, eta guztiek zailtasun handia dute hilabete bukaerara iristeko. Krisi garaietan, indarrean dauden mekanismo sozio-laboralen jakinaren gainean egotea komeni da, egoera arindu ahal izateko.
Krisia
Krisiawww.culsans.com.ar
Azken hilabeteotan bonbardaketa luzea jasaten ari gara krisialdi finantzarioaren eta horrek eragindako krisi ekonomikoaren, industrialaren eta laboralaren inguruan. Enpresen ordainketa etendurak –gaur egun “hartzekodunen konkurtso” izenez ezagunagoak–, enplegua erregulatzeko espedienteak edo EEEak, eusten gero eta zailagoak diren edo exekutatzeko zorian dauden hipotekak eta abar. Horiek dira egunero agertzen diren berriak eta milaka euskal langileri, modu batera edo bestera, eragiten dieten arazoak. Joan den urtarrileko azken datuen arabera, Hego Euskal Herriko 146.468 herritar daude langabezian, biztanleria aktiboaren % 10,66, alegia. Eta 23.000 euskal langileri baino gehiagori eragiten diete EEEek.

Testuinguru horretan interesgarria iruditu zaigu gida praktiko bat eskaintzea; batetik, informazio sozioekonomikoa jarraitzeko eta ulertzeko; eta, batez ere, krisiak eragindakoek beren egoera konpontzeko lagungarri izan daitezkeen zenbait puntu, neurri edo legeren berri izan dezaten. Horixe da gida labur eta praktiko honen helburua. Alde batetik, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorraren barruan daudenentzako neurriak jorratuko ditugu. Bestaldetik, autonomoen egoeraz arituko gara.

Erregimen orokorreko langileentzako gida


Zer dira enplegua erregulatzeko espedienetak edo EEE-ak?



Krisialdiak eragindako edozein enpresak egoera arintzeko formuletan pentsatzen du eta formula horiek lan legeriak jasotzen ditu. Horretarako, hiru motako espedienteak daude. Krisia estrukturala baldin bada, langile batzuei edo guztiei kontratua desegiteko espedienteetara jo dezakete. Egoeraren araberako krisia bada, aldi baterako enplegua uzteko edo lanaldia laburtzeko espedienteetara jo dezakete. Lan aginpide eskudunetara jotzeko, lehenago, enpresa batzordeekin negoziatu beharko dute. Akordioa lor daiteke, ala ez. Dena den, aldez aurreko akordioa aurkezten dutenek errazago lortzen dute baimena.

Kaleratzeak egonez gero, zenbatekoa da kalte ordaina?



Kaleratzea bidegabea bada, lan egindako urteko 45 egunekoa da kalte ordaina, eta gehienez 42 hilabeteko soldata jaso daiteke. Kaleratzea arrazoi objektiboengatik (besteak beste, berregituratzeengatik, porrotengatik) bidezkoa izanez gero, kalte ordaina lan egindako urte bakoitzeko 20 egunekoa izango da, eta gehienez urtebeteko soldata jasoko du langileak. Horixe bera da enplegua erregulatzeko espedienteentzako gutxieneko kalte ordaina.


Langabezia saria lortzeko zenbat denboran lan egin behar da eta zenbat diru jasotzen da?



Langileak, gutxienez urte beteko kotizazioa osatu behar du enplegua galdu baino lehenagoko sei urtetan, eta kaleratzearen arrazoiak ez dute langilearekin zerikusirik izan behar. Baldintza orokorren arabera, langileak lan egindako urteko 4 hilabeteko langabezia saria jasoko du. Lehenengo sei hilabetetan kotizazio oinarriaren %70 kobratuko du eta, handik aurrera, prestazioa amaitu arte, %60. Laguntza ez da sekula 482 eurotik beherakoa izango, ezta 1.055 eurotik gorakoa ere, familia zamarik gabeko pertsonen kasuan. Langileak seme-alaba bakarra badu 1.206 euro arteko saria jasoko du, eta 1.356 euro artekoa, bi seme-alaba edo gehiago baditu.

Ba al da subsidiorik 45 eta 52 urtez gorakoentzat?



45 urte baino gehiago dituzten langabetuek langabezia saria edo birlaneratzeko errenta aktiboa kobratzeko aukera dute; gehienez 413 euroko laguntza. Errenta hori bera dagokie %33tik gorako minusbaliotasuna dutenei, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei eta 45 urtetik gorako itzulitako etorkinei. Halaber, 52 urte beteak dituzten langabetuek diru laguntzarako eskubidea dute enplegua aurkitu arte edo erretiroa hartu arte, eta lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 jasoko dute. Horretarako, langabezian geratu ondoren eta INEMeko zerrendetan dagoen bitartean, langileak adin hori bete eta hilabete du eskaera egiteko.

Langabezia sari osoa batera kobratu al daiteke?



Bai. Negozio bat abian jartzen duten eta justifikatzen duten langabetuek prestazioaren %40 bitartean jaso dezakete behingoan.

Zer aukera daude hipotekaren ordainketa atzeratzeko?



Espainiako gobernuak neurri berriak hartu ditu orain dela gutxi. Hala, martxoaren lehenetik, langabetuek hipotekaren kuota bi urtez murrizteko aukera izango dute. Halaber, hipotekatuek atzeratutako dirua ez dute zertan 24 hilabeteko luzamendua amaitu eta berehala ordaindu. Beste lasaitasun urte bat izango dute: kuota osoa ordaindu beharko dute berriro, baina errekargurik gabe. Hiru urte pasa eta handik aurrera, hau da, 2012ko martxoaren 1etik aurrera, neurri horri heldu diotenek orduan ordaintzen duten kuotari, luzamenduan zehar aurreztutako zati proportzionala erantsi beharko diote. Eta dirua itzultzeko gehieneko aldia 10 urtekoa izatetik 15 urteko izatera igaro da.

Zer da hartzekodunen konkurtsoa?


Orain arte ordainketa etendura esaten zitzaion. Enpresa bat gainbehera datorrenean eskatzen da. Teorian, enpresaren biziraupena du helburu. Horretarako, enpresaren zorra birnegoziatzen da, eta arauak, gehienez, zorraren %50 murriztea ahalbidetzen du. Konkurtsoa hasten denean, ordainketak eten egingo dira eta zorrek interesak sortzeari utziko diote. Handik aurrera, konpainia epaile batek eta administratzaile konkurtsalek kontrolatuko dute. Praktikan, ordainketa etendurek enpresaren porrotari atea zabaldu ohi diete.
Zer egoeratan daude langile autonomoak?
Erregimen orokorrean dauden langileen aurrean, langile autonomoen egoera bestelakoa da. 220.000 inguru dira Hego Euskal Herrian eta orain arte gainerako langileek baino babes txikiagoa izan dute. Berriki, gai hau jorratu dugu Argian (2.174 zenbakian). Ez dute sekula langabezia saria eskuratzeko aukerarik izan. Orain Espainiako gobernuaren lege berri baten zain daude, 2011tik aurrera, gehienez sei hilabetetan, prestazioa kobratzeko. Horretarako, gutxienez urtebetean hileko 26,25 euro kotizatu beharko lituzkete, orain arte ordaintzen dutenaz gain, gutxienez 583 euroko saria jasotzeko. Beraz, gehienez sei hilabeteko gizarte babesa izango dute, erregimen orokorreko langileek bi urteko babesa duten bitartean.

Datorren uda baino lehen bidera daitekeen lege proiektu horrek dioenez, babesaren iraupena kotizatutako denboraren araberakoa litzateke. Hala, 12 eta 17 hilabete artean kotizatuz gero, diru laguntza bi hilabetekoa litzateke; 18 eta 23 hilabete artean, hiru hilabetekoa; 24 eta 29 hilabete artean, lau hilabetekoa; 30 eta 35 hilabete bitartean, bost hilabetekoa; eta 36 hilabetetik gora kotizatuta, gehienez sei hilabeteko langabezia saria jasoko lukete.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude