argia.eus
INPRIMATU
Aerosolak Artikoaren berokuntzaren errudun
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko apirilaren 21a
Karbono dioxidoaren eragina atmosferaren berokuntzan ezaguna baldin bada ere, NASAko ikerlari talde baten arabera Artikoan azken 30 urteotan gertatutako berokuntzaren %45 aerosolen erantzukizuna da. Aerosolak naturalki zein gizakiaren eraginez isurtzen dira atmosferan, eta eguzkiko izpiak xurgatu eta eguratsa berotzen dute.
- http://ttiki.com/2997