argia.eus
INPRIMATU
142 milioi
Jakoba Errekondo 2009ko apirilaren 21
2006. urtean 2.204 Lorategi Botaniko zeuden 153 estatutan. Bertan lur osoko landare guztien zati handi bat jagon da. Lorategiok sustatzeko BGCI elkarteak 6,13 milioi landare biltzen dituztela jotzen du, ehunen bat mila espezietakoak. Gutxi gehiago landare hodidunen laurden bat. Arraroak edo desagertzeko bidean dauden 10.000. Horiek bizirik, hil eta lehortutako 142 milioi espezimen jasota dituzte bildumetan.