Titanic Belfasteko Harland & Wolff ontzioletan eraiki zuten 1911n. Bada, ontzi ezagunaren pagotxa agortezina omen denez, Ipar Irlandako hiriburuan gaikako parke erraldoia eraiki nahi dute: Titanic Quarter. Ingelesezko izenak dioen moduan, parkea baino, proiektuak auzo osoa aurreikusten duela esan genezake, merkataritza guneak, museoak, hotelak, unibertsitate bat eta 7.500 apartamentu eraiki nahi baitituzte. Ekimen pribatuak eta publikoak bat egingo dute proiektua finantzatzeko eta, aurrekonturik aipatu ez badute ere, datozen hamabost urteetan 25.000 lanpostu sortuko dituela esan dute. Proiektuaren bultzatzaileek krisiak jota dagoen Belfast berpizten lagunduko duela diote, baina kritikoek proiektua Titanic bera baino azkarrago hondoratuko dela uste dute.