argia.eus
INPRIMATU
Pérez Nievasen promesak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko uztailaren 15
310.000, 240.000, 9.567, 250.000. Euskarazko hedabideen eta Pérez-Nievasen arteko harremana zifra horietan laburbildu daiteke. Iaz 310.000 euroko diru-laguntza izango zutela uste zuten hedabideek, 240.000ra jaitsi zen, eta gero kolpera 9.567ra erori da. Bortzirietako Euskara Mankomunitateko kideak Hezkuntza kontseilariarekin bildu dira eta hark esan die ahaleginak egingo dituela diru-laguntzak 250.000 eurokoak izan daitezen. Orain bai, orain ez, orain bai, orain ez... jolasa balitz bezala. Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariak ildo bera segitu du. Diario de Noticiasen esanak dira ondokoak: “Beti izango da, adibidez, Ttipi-ttapa Telebistaren itxiera Nafarroako Gobernuari aurpegiratuko dionik, laguntza ekonomikoa 19.000 eurotik 13.000 eurora apaldu izanagatik; baina ez dute sekula esango Ttipi-ttaparen aurrekontua nola pasa zen 201.000tik 293.000ra krisi urte batean”. Sutu ditu hitzok hedabideetako kideak.