argia.eus
INPRIMATU
Kuku
2009ko apirilaren 07a
Kukuaren garaia etorri da
Kukuaren garaia etorri da. Txori luki amarrutsua oihartzunaren urteroko azterketa teknikoa egiten ari da, jo eta su, txanbelin asko. Donostiako Ulia mendiaren egutera aldean kukuaren aurretik mendebala ibili zen jo eta su. Jo eta hautsi pinua eta aldamenekoan kuku gelditu. Honek kuku daukanari eutsi eta txanbelin agertzen nahikoa lan badu.