argia.eus
INPRIMATU
Euskararen iturriaren bila dabilen saiakera
  • Xabier Soubelet ::Izotzetik izanera

    Elkar

    Orrialdeak ::294

    prezioa ::19.50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Saiakera bat publikatu du Xabier Soubelet Xubiltzek (Ziburu, 1953). Baina, egileak berak liburuaren aitzin-solasean argi eta garbi dioenez, ez du lan zientifikorik egin nahi izan, nahiz eta fonetikaren, fonologiaren eta antropologiaren elementu batzuk erabili dituen. “Poetikoa” da, egilearen beraren esanetan, euskararen iturriaren bila egin duen saiakera hau. Dena dela, egilearen adierazpen umil horien atzean, lan eskerga ezkutatzen da: besteak beste, liburu honen idazteko 25 urte inguruko lana dagoela aitortu baitu. Ez da makala emaitza. Oso gomendagarria gure hizkuntzaren jatorriaren bila modu intuitiboan abiatu nahi duen edonorentzat.