argia.eus
INPRIMATU
Eva Yerbabuenak zabalduko du Dantzaldiaren 10. edizioa
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko apirilaren 07a
Hamargarren urteurrenean, Bilboko Dantzaldian aldaketa batzuk egitea erabaki dute antolatzaileek. Aurrerantzean, udazkenean egin beharrean, apirilean eta maiatzean izango da. Gainera, obra garaikideez gain, dantza klasikoari, neoklasikoari eta hip hopari tarte egingo dioten piezak ere taularatuko dituzte, besteak beste; eta hitzaldi eta mintegiak ere antolatuko dituzte, Euskal Herriko koreografo eta dantzari gazteen trebaketa sustatu nahian. Programan Lucia Lacarra dantzari zumaiarraren balleta eta Eva Yerbabuenaren flamenkoa sartu dituzte, batzuk aipatzearren. Hain justu, Yerbabuenak irekiko du Dantzaldia, hilaren 19an Euskalduna Jauregian eskainiko duen ikuskizunarekin.