Urteko batzar nagusia egin berri du Topaguneak eta besteren artean bazkide berriei ongi etorria egin die. Ondokoak dira bost elkarteak: Egizu Getxo Euskaldun elkartea (Getxo), Alozo elkartea (Zeanuri), Berbalamiñe elkartea (Leioa), Xaloa telebista (Baztan-Malerreka-Bertizarana) eta Xorroxin elkartea (Baztan-Zugarramurdi-Urdazubi-Malerreka-Bertizarana-Bortzirieta).
Zuzendaritza Batzordea berritu da, bestalde: Durangoko Berbaro Elkarteko Ione Narbaiza, Araitz-Beteluko Mailope Elkarteko Urko Aristi eta Aritza Escandon irten dira, eta haien ordez Berbaro Elkarteko Nahia Zarzosa eta Amaia Alberdi arituko dira. Karmen Irizarrek presidente izaten jarraituko du hiru urtez.