Landareetan erabiltzen diren 1.100 substantzia baino gehiago ikertuta, urtetako ika-miken ondoren, jakietan etor daitezkeen 497 pestiziden zerrenda argitara eman du Europar Batasunak. Fruitu, barazki, animaliaki eta eztietan onargarriak omen diren pestizida horien mugak ezarri dira. Adibidez, udare batean etor daitezkeen 435 pestizidatatik bakoitza zenbaterainoko kopuruan azaldu daitekeen mugatzen da. Zerrenda ikusteko:
- http://ttiki.com/2891