Zentral nuklearrek badute herrena: "Peak Uranium"

  • Nuklearrak modan omen daude berriro. Hala diote argindarra ekoizten duten korporazioek eta zenbait ekologistak. Uranio harriarekin txori bi hil nahiko lituzkete: ahitzen hasi den petrolioa ordaindu eta klima aldaketa eragotzi. Baina ba ote da horretarako adina uranio?
Uranio bilketa
Uranio bilketan ari diren Navajo herriko meatzariak ugazaba edo teknikari zuriarekin solasean.Loomis Dean

Nuklearren kontra militanteek segurtasun arazoak eta ondorengo belaunaldiei lagako zaizkien hondakinak aipatu izan dituzte nagusiki. Orain beste argudio bat ari da gorputz hartzen: munduan abiarazi diren programa nuklear guztientzako aski uranio ez dela izango.

Peak Oil kontzeptua zabaldu da uranioaren kasura. Peak Oil (petrolioaren gailurra) teoriak ez du esaten petrolioa bukatu egingo dela, jende askok hala uste izanda ere. Peak Oilaren arabera gertatuko dena da munduan eskueran dagoen petrolioaren erdia xahututakoan gero eta urriago izango dela, gero eta garestiago ere bai. Une hori urteotako batean da gertatzekoa, ez badugu jadanik gainditu. Peak Oila luzaz minorien eztabaidagai izan bada, azkenaldian asko haizatu den kontua da. Net Hurbilen ere eskaini zaizkio tarte zabalak.

Energia nuklearrak pare bat hamarkadatan fama txarra eduki ondoren, petrolioaren garestitzearekin eta klimaren aldaketari gaina hartu beharrarekin berriro modan jarri behar dela erabaki dute energiaren multinazionalek, komunikabide nagusiek, eta baita ekologista bakan batzuek ere. Baina Peak-Uranium delakoarekin egin dute topo. Alegia, alde batera utzirik erradiaktibitatearen segurtasun arazo guztiak, energia atomikoaren lehengaia den uranioaren produkzioa ere bere gorenera laster iritsiko dela uste dutenen kalkuluak.

Energi aferetan fidatzeko iturria den Crisis Energética gunean Amadeus sinatzen duen nafartarrak ¿Cuándo se agotarán las actuales reservas de uranio? plazaratu berri du. Ezizenez izenpetua egonagatik, komunikabidearen zuzendaritzak publikatu izana eta artikuluaren maila bera ditu berme.

Kontua da orain eraiki asmo diren zentral atomikoek 60 urteko biziraupena izanen dutela, eta gaur abiatutako proiektu bat eraiki eta produzitzen 10-12 urte barru hasiko denez, inportantea dela jakitea ea aski uranio izango duen 2080an lan egiteko.

Amadeusek hainbat hipotesi prestatu ditu, energia atomikoa kudeatzen duten erakundeek eskainitako informazioetan oinarrituta. Hasteko, ikusi behar da zenbat uranio beharko den. 2007an 69.110 tona erabili ziren, eta urtetik urtera gehiago beharko dira. Energia nuklearra poliki zabaltzen bada, 2100an 141.571 tona beharko dira; hedapen bortitza gertatuz gero, 2100an 265.237 tona behar izatera iritsiko dira.

Dauden erreserbez ari direnean, energia nuklearra kontrolatzen duten erakundeek hiru preziotan sailkatzen dituzte: kiloko 40 dolar baino gutxiago kostako dena, kiloko 80 dolar azpikoa eta kiloko 130 dolar artekoa. Horrek asko baldintzatuko ditu inbertsioak eta produzitutako argindarraren prezioak. Baina prezioen kontua alde batera lagako dugu.

Sei hipotesi alternatibo osatu ditu Amadeusek ondoko urteetako horniduraz, eta bakar batean ateratzen da aski uranio 2080an zentral atomikoek lanean segitzeko. Gainerakoetan, erreserbak lehenago ahitzen dira. Ez ahaztu erreserben agortzea aipatu dugula. Zeren eta, lehengaia agortu aurreko urteetan zenbat eta zein baldintzatan eskuratuko dute uranioa ordurako hain ugariak izan behar omen duten zentralek?

2020tik hornidura arazoak

Miquel Torres fisikari valentziarrak energiaren urritze fenomenoez ari den The Oil Drum gunean artikulu hau publikatu du: Uranium Depletion and Nuclear Power: Are We at Peak Uranium? Honek Energy Watch Group (Energiaren Behatokia) erakundearen iturriak hartu ditu kalkuluen oinarritzat. Energy Watch Groupen datuen arabera 2020tik aurrera uranioa eskuratzeko arazoak izango dituzte zentralek.

Orduan zergatik egiten dituzte bestelako aurreikuspen optimistak energia korporazioek? Gakoa datza erreserben kalkuluetan. Hona planetako uranioaren sailkapena: orain arte ekoiztutakoa, badagoela aski ziurtzat daukaguna (Reasonably Assured) eta badagoela uste dena (Inferred). Orain arte planetak 2,3 milioi tona uranio eman ditu, beste hainbeste tona daude ia ziurtzat kiloko 40 dolar baino merkeago produzitzekoak eta tona gutxiago 40 dolar baino garestiago eskuratzeko modukoak. Hortik aurrerakoak, ustez egon litezkeenak, orain arte xahutu ditugunak baino gutxiago dira.

Dagoenekoz ezagutzen dira uranio produkzioaren gainbeheraren bi adibide. Bata Frantzia: 1983an hasi zen uranio meatzetako emaria agortzen. Amerikako Estatu Batuetakoa kinka horretan da gaur egun, eta Frantziaren ereduari jarraitzen zaio.

Bi etsenpluok, gainera, adituak ohartarazi dituzte kalkuluen gezurraz. Izan ere, Frantzian bezala AEBetan produkzioa gainbehera hastearekin batera ordura arte aski ziurtzat jotako eta ustezko edo balizko erreserbak ere benetan askoz murritzagoak zirela ikusi da. Zergatik ote? Zenbakiak egin dituztenak edo nahastu egin dira edo interes komertzialengatik gezurretan ari ziren, baina azkenean behar baino uranio gutxiago zegoen.

Gai honek badu mamia, zentral atomikoetan usatzen den lehengaia xehekiago aztertzera garamatza eta. 2007an erabili ziren 67.000 tona uraniotik 42.000 baizik ez ziren ekoiztu berriak, gainerako 25.000 tonak 1980 aurretik metatutako stocketatik hartu ziren. Hauetan kontatu behar da arma nuklearrak desegiteko akordioetatik berreskuratutako erregaia ere. Hona beste atal bat zentral nuklearren beharrak asetzea konplikatuko duena. Izan ere, munduko militarrek segiko dute arma atomikoak desegiten ala alderantzizko prozesua gertatuko da, uranio gehiago eskatuko dute armagintzarako?

Edonola ere, Miquel Torresek aipatzen duen Energy Watch Groupen azterketa Crisis Energétican Amadeusek aipatutako dataren ingurukora heldu da eta mota eta prezio guztietako uranioak kontutan hartuta ere, 2070rako agortuta egonen dira. Are larriagoa da, gainera, Peak Uraniuma askoz lehenago suertatuko dela, 2020 eta 2040 artean.

Torresek dioenez, “2015 eta 2030 artean uranio hornikuntzan zuloa sakonduko da, stockak agortuko dira eta produkzioa ezingo da handitu eskariak nahi adina. Ondoren uranio berriaren produkzioa ere gainbehera hasiko da, meategien agortzeagatik. Guzti hori dela eta, ziurrenik 2040tik aurrera ezta gaur martxan dauden instalazio nuklearrek ere ez dute lortuko hornikuntza egokia”. Eta epeak laburtu litezke baldin eta orain arte konpainiek aitortutako erreserbak txikiagoak suertatzen badira.

Gaur egun nuklearrek sortzen dute munduko elektrizitatearen %16. Uranioaren panorama ikusita, nekez ordezkatuko dute petrolioa. Besterik da zentralen eraikuntzak nolako etekinak emango diztuen: eraikitzean datza negozioa.

Argazki oina: Life aldizkari estatubatuar mitikoaren artxiboetakoa da Loomis Dean-en 1951ko argazki hau: uranio bilketan ari diren Navajo herriko meatzariak ugazaba edo teknikari zuriarekin solasean. Garai hartan aire zabalean aurkitzen zen minerala Ipar Amerikako basamortuetan. Geroztik, potentzia nuklearren artean, Frantziaren ondotik AEBak dira bigarrenak uranio produkzioa gailurrera iritsi eta gainbehera ikusi dutenak. Gero eta aditu gehiagok uste du Peak Uranium fenomenoa 2020 eta 2040 arteko uneren batean gertatuko dela. Hori horrela bada, esan nahiko du erregai fosiletan oinarritutako energia sistema zentralizatuaren alternatibatzat nuklearrak ez duela balio, horrek alor guztietan ekarriko lituzkeen ondorioekin.

Informazio gehiago:


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek 18:00etan (han 12:00etan) egingo dio zin AEBetako presidente izateari, Washingtonen. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Atzo emandako mitinean aurreratu duenez, kargua hartu bezain pronto... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Eguneraketa berriak daude