Belaunaldi aldaketa rockaren uhinetan

  • Hamar urte inguru daramatza Herri Irratiko Sektor Rock irratsaioak larunbat arratsaldetan irrati frekuentzietan euskal panorama musikalaren errepasoa egiten. Urte hauetan guztietan Gregorio Galvez irrati esatari beteranoak eraman du saio honen gidaritza, baina orain lekukoa Inaxio Esnaolari pasatu dio.
Herri Irratiko Sektor Rock
Ezkerrean Gregorio Galvez, eskuinean Inaxio Esnaola. Aurrenekoak hamar urte inguruz gidatu du Herri Irratiko Sektor Rock musika irratsaioa. Esnaolaren ordua iritsi da orain. Bere ahotsaren bidez ezagutuko ditugu Euskal Herriko panorama musikalaren berrikuntza esanguratsuenak.Lander Muñagorri
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Larunbatero, arratsaldeko lauretan, gitarra zorrotzen soinuak ohartarazten du entzulea: Sektor Rockeko saio berri baten atarian dago. Bi ordutan, euskal rocka ardatz hartuta, kontzertuen errepasoa eta panorama euskalduneko taldeen berri ematen du egun Inaxio Esnaolak zuzentzen duen irratsaioak. Sare komertzialetik at, zapatuetan euren txokoa daukate indar gutxien daukaten musika taldeek Herri Irratiko uhinetan, orain hamar urte ingurutik hona. “Egun irratian entzuten den musika klonikoa da, denek antzeko irratsaioak egiteko joera daukate” dio Gregorio Galvez, Sektor Rocken sortzaile eta esatari zirikatzaileak. Asmo horrekin, musika alternatiboak irratian daukan oihartzun gabezia betetzeko nahiarekin, astero bi orduz entzuleak irratsaio ezberdin batera hurbiltzeko aukera dauka.

Irrati libreren bateko programa izan zitekeen Sektor Rock, baina Herri Irratia Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban zabaltzen da, eta gainerako irrati orokorrekin lehia egiten du. Gregoriok dioen bezala, “irrati libre bateko eta ofizialista baten arteko irratsaioa da”; formula zaila da lortzeko, “baina lortzen ari garela uste dut”. Horretarako ezinbestekoa da bere ustez jesuitek eskaintzen dieten independentzia, beti nahi dutena egiten utzi dietela azpimarratu baitu: “Jesuitak ere beti independenteak izan baitira”.

Askatasunean esperientzia

Aske sentitzen dira Inaxio eta Gregorio irratsaioa egiteko garaian, nahi dutena esateko aukera daukate, inongo arrazoirik eman beharrik gabe, eta alderdi hori nabarmendu dute.

Orain 40 urte etorri zen Gregorio Galiziatik Donostiara irratian lan egitera, Herri Irratiko estudioetara. Urteetan ofizio izan zuena afizio bezala hartu zuen denborarekin, berez irakaslea baita. Hala ere, urte askoan Club 44 gaueko irratsaio musikal arrakastatsua egin zuen, eta beste inon entzun ez zitezkeen taldeen berri ematen zuen programa hartan. Ezin da aipatu gabe utzi Los 40 Impresentables izenpean egiten zuen programa ere. “Donostiako eskoletako ikasleek mezuak bidaltzen zizkiguten, elkar agurtzeko, edo besterik gabe nahi zutena esateko, orduan ez baitzegoen telefono mugikorrik”. Irratsaio oso dibertigarria zela oroitu du galiziarrak, baina saioa zentsuratu egin omen zioten. “Jesuitak eta Mundaiz ikastetxekoak lehendik ere oso gaizki moldatzen ziren; ikastetxekoei ez zien graziarik egiten irratsaioak, eta halako batean, saio batean esan nituenak aitzakiatzat hartu, Herri Irratiko zuzendariari deitu, eta programa kendu zidaten”. Mundaizeko zuzendariak irratsaioa kentzeko ematen zituen arrazoien artean bat, honakoa: Gregorio irakasle izanda, nola zirika zitzakeen ikasleak era horretan. Hala ere, delako zentsura horri aurre egin eta irratian jarraitu du; Musiker Stu izeneko beste saio batean musika komertzialeko berriak eman zituen “betiere malaletxe pixka batekin”.

Inaxio Esnaola esatari gaztearen kasuan, esperientzia apalagoa baldin badauka ere, ez da nolanahikoa. Ortots zigilu propioa dauka –ikus Argiaren 2155. zenbakian eskaini genion erreportajea–, eta Gregoriori bere diskoetxeko bi talde Sektor Rock irratsaiora eramateko eskatu zionean hasi zen bien arteko hartu-emana. Mikrofono aurrean Ttan Ttakun irrati librean hasi zen orain zortzi urte, musikaren inguruko saioak eginez. Nolanahi ere, “Burdinola heavy metal irratsaioarekin aurrera segitu dut” dio donostiarrak. Euskadi Irratian kirol arloan ere ibilia, Sektor Rockeko gidaria dugu egun, eta rocka oinarri hartuta, estilo ugari jorratzen ditu, punka, popa, hardcorea, ska, indie, garage... eta nola ez metala. Estilo honen jarraitzaile sutsua baitugu Inaxio. Hala ere saio ahalik eta irekiena egiten saiatzen da, eta “orain arte Gregoriok bikain egin duenari jarraipena” ematen. Onartu du, halere, “ez dela erraza bi orduko musika saio bat zuzentzea, soilik Euskal Herriko musikari dagokiona. Abanikoa ireki behar duzu eta estilo ezberdinetako taldeei lekua egin behar diezu. Gure musika errealitatearen ispilua uhinetara eraman behar da”, nahiz eta talde gazteek lehentasuna izan ohi duten.

Hutsunea betetzen

Musikak irratietan bizi duen egoerari buruz mintzatzean, Inaxiok garbi dauka: “Irratsaiorik ez da falta, jendearen interesa baizik. Globalizazioak gure kulturan eragina izan du, eta egun kontzertu jakinetara bakarrik joaten gara, ez dira talde hasiberriak babesten”. Halere gurean astebururo musika emanaldi andana dago, “hiru milioi biztanleko beste hiri batean ez dago horrenbesteko mugimendurik” zehaztu du Gregoriok. “Eta erakundeek bultzatzen al dute hau guztia?” aireratu du galdera.

Irrati uhinetan Sektor Rocken tankerako irratsaioak badira, nahiz eta gehienak irrati libreetan dauden; hor daude esaterako 3Kortxea, Hala Bedi irratian; Bide Okerretik Zuzen, Txolarre irratian... Baina irrati libre hauen esparrua mugatua da, eta horretarako dago Herri Irratiko larunbateroko saioa, “hutsunea betetzen saiatzen gara, baina lortzen dugun ez dakit” dio Inaxiok. “Gazteak gazteria pozoitu du urteetan, eta irrati formularen joera hartu dute audientziarengatik” gaineratu du.

Irrati formulari dagokionez, “musika entretenitzeko tresna bihurtu” dutela dio esatari gazteak; “entretenitzea da euren funtzioa, eta horrela izanik, ez dut gaizki ikusten. Kaltea egiten dutela musika interesgarri asko jartzen ez dutelako? Baina hori bada eta ez da irrati formulen errua. Gu guztiona da” zehaztu du.

Bide horretatik, Gregoriok oroitu du nola “gazteagoa nintzenean, gehiago borrokatzen nuen 40 Principales-en aurka. Barre egiten nuen euren kontura, baina zahartzen hasten zarenean zeurekiko diozu: ez du merezi, belaunaldi bakoitzak merezi duena dauka”. Hala eta guztiz ere, Inaxiok eta Gregoriok irratsaio erabat askea eskaintzen duten heinean, eta hemengo kontzertu eta talde berriak babesten jarraitzen duten bitartean, jarraituko dute erakusten badirela irratian oraindik merezi duten programak.

Azkenak
Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


Eguneraketa berriak daude