argia.eus
INPRIMATU
Sa(ha)ra
Jakoba Errekondo 2009ko martxoaren 31
Sara
Martxoaren leheneko hauteskundeetako kiratsari ihesi, Saharara, barka Sarara alde egin nuen. Eta han topatu argazkiko zuhaitz errenkada. Ikusi enborrak, zuzenak batzuk, oker askoak beste batzuk... Bata bestearen aldamenean hazi beharrak ederki moldeatu ditu zuhaitzen eiteak edo formak. Azkarren hazi direnak zuzenak dira, eta haien itzalean haztea egokitu zaienak enborra argiaren alde okertu beste aukerarik ez dute izan. Argia da landareen energia iturria eta nahitaez harantz egin behar. Saharan ere landareek elikagai gutxi eta haien bila moldatu behar... Saran bezala nonahi.